Kosner Baskoniak Marcio Santos brasildarra fitxatu du barnealdeko jokoa indartzeko
23 urteko jokalaria Maccabi Tel-Aviv taldetik dator Gasteizera.
Marcio Santos, Kosner Baskoniako jokalari berria. Irudia: Kosner Baskonia
Kosner Baskoniak Marcio Santos brasildarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako, klubak astearte honetan iragarri duenaren arabera
2,04 metro luze da jokalaria, 23 urte ditu, eta Tel-Aviveko Maccabi taldetik dator. Han, 6,9 puntu eta 2 errebote lortu zituen batez beste, partidako.
Santosek Franca talde brasildarrean hasi zuen bere ibilbidea 2018-2019 denboraldian, eta han jokatu zuen 2024-2025 denboraldira arte.
Ondoren, Europan Ratiopharm Ulm taldearekin debutatu zuen, Alemaniako BBL ligan, eta Maccabin egin du azken denboraldia. Brasilgo selekzioarekin ere jokatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)