Futboleko beste lehiaketa batzuk
Anaitasunak “ilusio handiz” egingo dio aurre Alavesi Errege Kopako lehen kanporaketan
Anaitasunak, erregionaleko ohorezko mailako taldeak, Alavesekin neurtuko ditu indarrak Errege Kopako lehen kanporaketan. Ander Pastrian jokalariak eta Mikel Pastrian bigarren entrenatzaileak azaldu dute “ilusioz” egingo diotela aurre derbiari, mailari dagokionez taldeen artean “alde handia” dagoen arren.
Anaitasuna-Alaves, Prat edo San Rafael Athleticen aurka eta Atletico Calatayud-Osasuna, Errege Kopako lehen kanporaketan
Zozketak, gainera, beste bi derbi ekarri ditu: CD Pamplona-Eibar eta Portugalete-Real Union. Hauek dira beste neurketak zozketan zeuden Euskal Herriko beste taldeentzat: Sestao River-Espanyol, Peña Sport-Huesca, Tudelano-Zaragoza, Reus-Barakaldo eta Amorebieta-Logroñes.
Errege Kopako lehen kanporaketa eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketa astelehenean zozkatuko dituzte
Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa 13:00etan hasiko da, eta Alaves, Athletic, Osasuna eta beste hamar euskal talde izango dira tartean. Erregina Kopari dagokionez, zozketa 16:30ean hasiko da, eta Alavesek, Eibarrek eta Osasunak orduan jakingo dute zein talderen aurka jokatu beharko duten.
Anaitasuna Errege Kopako lehen kanporaketarako sailkatu da, eta Lehen Mailako talde baten aurka arituko da
Azkoitiko taldeak, aurretiko kanporaketan, Tedeon utzi du txapelketatik at, bi partidetan gailenduta: 5-0 Txerloian, Azkoitian, eta larunbatean, 2-5 Navarreten, Errioxan. Baztan, ordea, Atletico Calatayudek kanporatu du.
Athleticek Reala garaitu du Euskal Herria Txapelako finalean (0-1)
Maroan Sannadik 58. minutuan sartu du neurketan erabakigarria izan den gola. Anoetan jokatutako derbia polita izan da, eta Athleticek merezita irabazi du. Bilboko taldeak laugarren aldiz eskuratu du titulua txapelketa honetan.
Maroan Sannadiren golak eman dio Athletici Euskal Herria Txapela
Athleticek irabazi du Euskal Herria Txapela, finalean, Anoetan, Reala 0-1 menderatuta, Maroan Sannadik buruz sartutako golari esker.
FUTBOLA ZUZENEAN | Euskal Herria Txapela: Reala vs Athletic
Jarraitu zuzenean Realak eta Athleticek jokatuko duten Euskal Herria Txapela txapelketaren X. edizioko finala.
Realak eta Athleticek hamargarren Euskal Herria Txapela jokatuko dute ostiral honetan
Bost jokalari zuri-gorri eta bederatzi txuri-urdin ez dira Anoetan izango, selekzioekin daudelako. Talde donostiarra da faborito, etxean jokatzen duelako. Realak bere bigarren txapela nahi du eta Athleticek laugarrena.
Sestao Riverrek Terrassa jipoitu du (4-1) eta Errege Kopa jokatuko du
Bizkaiko taldeak Federazio Kopako final-laurdenetako kanporaketa gainditu du, talde kataluniarra aise garaituta, eta Errege Koparako txartela eskuratu du. Horretan, Las Llanas futbol-zelaian Lehen Mailako aurkaria izango du.
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.