Futboleko beste lehiaketa batzuk
2023/11/01 - 22:55
Ivan Martinezen gol honek eman dio Tudelanori Errege Kopako bigarren kanporaketarako txartela
Nafarroako taldeak 1-0 menderatu du, luzapenean, Recreativo Huelva, eta, hala, Kopan aurrera egitea lortu du.
2023/11/01 - 22:34
Egues eta Tudelano Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu dira; Gernika eta Barakaldo, kanporatuta
Eguesek Teruel menderatu du, 1-0, luzapenean, eta Tudelanok, 1-0 irabazita eta luzapenean ere, Recreativo Huelva utzi du txapelketatik kanpo; Gernikak Unionistasen aurka galdu du, 0-2, eta Barakaldo Malagak hartu du mendean, penaltietan.
2023/11/01 - 20:47
Eguesek Teruel kanporatu du, Miguel Diazek luzapenean gola sartuta, eta Kopan aurrera egin du
Nafarroako taldeak maila altuago batean dagoen aurkari bat utzi du txapelketatik at; Eguesen balentria handia izan da, eta jokalariek eta zaleek pozarren ospatu dute garaipena.
2023/10/26 - 11:45
Hirutik hiru garaipen Manchester Cityrentzat; Newcastlek lehen porrota jaso du
Egungo txapeldunak G Multzoko lehen postua sendotu du, jokoan zeuden bederatzi puntuetatik bederatziak lortuta. Pep Guardiolaren jokalariek 1-3 hartu zuten mendean Young Boys, eta Haalandek bi gol sartu zituen.
2023/10/24 - 12:17
Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketen datak eta ordutegiak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, azaroaren 7tik 9ra. Athleticek, Alavesek, Osasunak eta Eibarrek hartuko dute parte.
2023/10/18 - 15:53
Cacereño-Alaves, Granada-Athletic, Eibar-Levante las Planas eta Osasuna-Betis, Erreginaren Kopan
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte azaroaren 7tik 9ra. Realak ez du txanda honetan parte hartuko, joan zen denboraldian Liga txapelketa 8. postuan amaitu eta hurrengo kanporaketara arte salbuetsita dagoelako.
2023/10/12 - 21:32
Santurtzi eta Zirauki Kopatik kanpo geratu dira Turegano eta Tardientaren aurka galduta
Bizkaitarrek 3-1 galdu dute Tureganoren aurka Gaztela eta Leonen, eta nafarrek 2-1 galdu dute Tardienta Aragoiko taldearen aurka.
2023/10/12 - 13:24
Santurtziko zaleak prest dira taldea Kopako partidan laguntzeko
Santurtzik Tureganoren aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketa Gaztela eta Leonen. Bizkaiko taldeko zaleak bertara abiatuko dira taldea animatzeko.
2023/10/05 - 17:11
San Mames eta Reale Arena, 2030eko Munduko Txapelketaren partidak hartzeko aukeren artean
Horiez gain, Iruñeko Sadar ere zerrendan sar liteke, baina erabakitzeke dago oraindik zenbat estadio izango dituen Munduko Txapelketak. Gorritxoen futbol-zelaiak entrenamenduak eta lagunartekoak hartuko lituzke.
2023/10/05 - 11:45
Manchester City sendo G multzoko lehen tokian, Leipzig garaituta; Newcastlek 4 gol sartu dizkio PSGri
Txapeldunen Ligako egungo txapeldunak Leipzig mendean hartu du Phil Fodenek, Julian Alvarezek eta Jeremy Dokuk sartutako golei esker. Bestetik, Newcastlek 4-1 irabazi dio PSGri.
2023/10/04 - 19:35
2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dute
Inaugurazioko partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Baliteke Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea txapelketako neurketaren bat.
2023/09/27 - 20:21
Tardienta-Zirauki eta Turegano-Santurtzi, Errege Kopako atariko kanporaketan, urriaren 11n edo 12an
Ziraukik eta Santurtzik, aurkariak gailenduz gero, EA Sports Ligako talde baten aurka jokatuko lukete, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako aurreneko kanporaketan. Tardienta Aragoiko Lehentasunezko Mailan lehiatzen da, eta Turegano, ordea, Gaztela eta Leongo Lehentasunezkoan.
2023/09/20 - 13:27
Manchester Cityk markagailua irauliz hasi du tituluaren defentsa, eta Bartzelonak 5 gol sartu dizkio Anberesi
Pep Guardiolaren taldeak 3-1 irabazi dio Izar Gorria Belgraderi, galtzen hasi arren. Bartzelonak, bere aldetik, 5-0 hartu du mendean Amberes, Joao Felix (2), Lewandowski, Bataille eta Gavi jokalarien golei esker.
2023/09/19 - 21:43
Realak Inter Milan hartuko du Txapeldunen Ligako lehen hitzorduan
Imanol Alguacilen taldea Real Madrilen kontra 2-1 galtzetik dator, eta Ligan jokatutako 15 puntuetatik 6 lortu ditu; Simone Inzaghiren mutilek, ordea, neurketa guztiak irabazi dituzte orain arte Italiako Ligan.
2023/08/24 - 23:16
Rubialesek dimisioa emango du, Jenni Hermosori baimenik gabe emandako musuak gaitzespen olatua ekarri eta gero
Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ostiralean utziko du kargua, guztiz bakartuta, jokalariek, klubek, federazioek, FIFAk eta Espainiako Gobernuak arbuioa erakutsi ondoren, gizonezkoen futbolean isiltasuna nagusi izan bada ere.
2023/08/24 - 17:04
FIFAk diziplinazko prozedura abiatu du Luis Rubialesen kontra
Hermosori emandako musuak eta tituluaren ospakizunean izandako jarrerek FIFAren Diziplina Kodeko 13.1 eta 13.2 artikuluak urra ditzaketeela gaineratu du.
2023/08/23 - 18:03
Oihane Hernandez, Rubialesi buruz: ''Zoritxarreko keinua da, baina lortutakoari erreparatu behar zaio''
Oihane Hernandez munduko txapeldunak iritzia eman du Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentearen inguruan, hark Jenni Hermoso jokalariari Munduko Futbol Txapelketa irabaztean emandako musuaren ostean.
2023/08/23 - 17:21
Oihane Hernandez: ''Konfiantza ematen badigute, emakumezkoek lor dezakeguna erakutsi dugu''
Oihane Hernandez munduko txapeldun bihurtu zen iragan igandean Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan. Sopeloztarra bueltan da etxean, lortutakoa barneratu ezinik, baina erdietsitako balentria nabarmenduta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/08/21 - 17:27
Elena Quevedo Torrientes, Mundialari buruz: ''Ikusitakoak harro eta itxaropentsu sentiarazten nau''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Getxoztarra Euskadiko lehen selekzioan jokatu zuen, baita Espainiako selekzioarekin ere, Bizkerre taldean hasi ostean. Ordutik hona, gauzak asko aldatu dira emakumezkoen futbolean.
2023/08/20 - 22:19
2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Lehiaketa uztailaren 20an hasi, eta abuztuaren 20an amaituko da, finala jokatzearekin bat.