San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Lyongo (Frantzia) Parc Olympique Lyonnaisek hartuko du 2028ko UEFA Women's Champions Leagueko finala, eta, beraz, San Mames ez da berriro emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren egoitza izango 2024ko finala jokatu eta lau urtera. Orduan FC Bartzelona izan zen txapelduna Bilboko futbol-zelaian. Era berean, UEFAk Cardiffeko National Stadium of Wales ere izendatu du 2029ko emakumezkoen finalaren egoitza.
Bestalde, Bartzelonako Spotify Camp Nouk gizonezkoen 2029ko Txapeldunen Ligako finala hartuko du, UEFAko zuzendaritzak astearte honetan kluben arteko hurrengo finaletako zelaiak aukeratu ostean, Tesalonikan (Grezia) egindako batzarrean.
FC Bartzelonaren futbol-zelaia amaituta eta erabat eraberrituta egongo da ordurko, eta horrela kontinenteko txapelketa nagusiko finala jokatuko da berriro han. 1999an Manchester Unitedek eta Bayern Munichek jokatu zutena (2-1) izan zen azkena duela 30 urte. Aurretik, Camp Nou futbol-zelaian 1989ko Europako Kopako finala jokatu zen, non AC Milanek Steaua Bukaresti irabazi zion (4-0).
Europa Ligan, 2028ko finala Bukaresteko (Errumania) National Arenan jokatuko da; 2029koa , berriz, Serbiako National Stadiumean, Belgraden. Konferentzia Ligan, 2028ko finala hartuko du Turingo Juventus Stadiumek, eta 2029koa Budapesteko Puskas Arenak .
Bestalde, 2027ko Europako Superkopa Amsterdameko Johan Cruyff Arenan jokatuko da, eta 2028koa Astanako (Kazakhstan) Astana Arenan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.