Anaitasuna-Alaves, Prat edo San Rafael Athleticen aurka eta Atletico Calatayud-Osasuna, Errege Kopako lehen kanporaketan
Zozketak, gainera, beste bi derbi ekarri ditu: CD Pamplona-Eibar eta Portugalete-Real Union. Hauek dira beste neurketak zozketan zeuden Euskal Herriko beste taldeentzat: Sestao River-Espanyol, Peña Sport-Huesca, Tudelano-Zaragoza, Reus-Barakaldo eta Amorebieta-Logroñes.
Lehen kanporaketa urriaren 27tik 29ra bitartean jokatuko dute. Argazkia: EFE.
Anaitasunak Alaves hartuko du Azkoitian, Athleticek Prat edo San Rafael bisitatuko du, eta Osasuna Atletico Calatayuden zelaian arituko da 2026-2027 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketan. Madrilen astelehen eguerdian egin duten zozketak, gainera, beste bi euskal derbi ekarri ditu: CD Pamplona-Eibar eta Portugalete-Real Union. Zozketan zeuden Euskal Herriko beste taldeek neurketa hauek jokatuko dituzte: Sestao River-Espanyol, Peña Sport-Huesca, Tudelano-Zaragoza, Reus-Barakaldo eta Amorebieta-Logroñes.
Testuinguru honetan, aurretiko kanporaketatik iritsitako Anaitasunak Lehen Mailako Alaves jasoko du. Maila goreneko beste euskal taldeek ere izango dituzte aurkari gisa aurretiko kanporaketatik heldutako taldeak: Athleticek, Kataluniako Prat edo Eivissako San Rafael (Prat 1-5 nagusitu zen joaneko partidan, itzulikoa oraindik jokatu behar dute); Osasunak Atletico Calatayud bisitatuko du.
Sestao Riverrek ere izango du Lehen Mailako aurkaria, Espanyol, hain zuzen ere. Hypermotion Ligako lider dabilen Eibarrek 3. RFEFeko CD Pamplona bisitatuko du, eta 2. RFEF mailan dabilen Peña Sportek 1. RFEFeko Huescaren aurka jokatuko du, Tafallan. 1. RFEFeko Barakaldo 2. RFEFeko Reusen etxean arituko da, 2. RFEFeko Amorebietak 1. RFEFeko Logroñes jasoko du, eta 2. RFEFeko Portugaletek etxean jokatuko du 1. RFEFeko Real Unionen aurka.
Partidak urriaren 27an, 28an eta 29an izango dira.
Partida guztiak
- Atletico Calatayud - Osasuna
- Anaitasuna - Alaves
- Prat/San Rafael - Athletic
- Sestao River - Espanyol
- CD Pamplona - Eibar
- Peña Sport - Huesca
- Tudelano - Real Zaragoza
- Reus - Barakaldo
- Amorebieta - Logroñes
- Portugalete - Real Union
- Conquense - Castello
- Poblense - Ceuta
- Puertollano - Albacete
- Cieza - Granada
- Atletico Baleares - Eldense
- Trival Valderas Alcorcon - Leganes
- Alcala - Las Palmas
- Badajoz - Tenerife
- Xerez - Cadiz
- Atlético Paso - Kordoba
- Llanera - Ponferradina
- Arosa - Pontevedra
- Atlético Tordesillas - Mirandes
- Gimnástica Segoviana - Leonesa
- Ribadesella - Racing de Santander
- Auriense - Deportivo
- Salamanca - Celta
- Tavernes - Valentzia
- Pinatar - Elx
- Sporting Alcazar - Malaga
- Tarancon - Levante
- Manacor - Vila-real
- Lebrijana - Getafe
- Atlético Guimar/Sporting Hortaleza - Sevilla
- Recreativo - Rayo Vallecano
- Navalcarnero - Real Betis
- Covadonga - Valladolid
- Guijuelo - Sporting Gijon
- Laredo - Burgos
- Numantzia - Real Oviedo
- Varea - Andorra
- Cuarte - Girona
- Utebo - Sabadell
- Castellonense - Almeria
- Alcoyano - Mallorca
- Coruxo - Zamora
- Avila - Unionistas Salamanca
- Gimnástica Torrelavega - Ourense
- Manresa - Sant Andreu
- Calamocha - Europa
- San Sebastian de los Reyes - Coria
- Minera - Cartagena
- Mijas Las Lagunas - Real Jaen
- Antequera - Aguilas
Zure interesekoa izan daiteke
Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan