FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Espainiako eta Argentinako ordezkarien arteko liskarra 2026ko Munduko Txapelketako finalaren ostean. Argazkia. Europa Press.
FIFAren Diziplina Batzordeak ostiral honetan jakinarazi ditu Espainiak eta Argentinak Estatu Batuetako, Mexikoko eta Kanadako 2026ko Munduko Txapelketako finalaren ostean izandako istiluengatik jarritako zigor gogorrak.
Neurketaren ostean, Nahuel Molinak ukabilkada bat eman zion Rodriri, eta Eric Garciak kargu hartu zion. Leandro Paredesek lepotik heldu zion orduan, eta Gavi tartean sartu zenean, argentinarrak lurrera bota zuen Bartzelonako jokalaria. Liskarrean, Roberto Ayala Argentinako teknikariak ukabilkada bat eman zion lepoan Dani Olmori.
Horrela, Leandro Paredes Boca Juniorseko erdilariari 10 partida eta 90.000 dolarreko zigorra (77.000 euro baino gehiago) ezarri diote. Nahuel Molina Erroma taldeko eskuin hegaleko atzelariari (duela gutxira arte Atletico Madrileko jokalaria izan da) 7 partidako zigorra eta 90.000 dolarreko isuna ezarri diote.
Bestalde, Thiago Almada River Plateko jokalariak (aurreko denboraldian Atleticon aritu zen) partida bat jokatu gabe eman eta 30.000 dolarreko isuna ordaindu beharko du (26.000 euro), Pablo Paez Gavira 'Gavi' Bartzelonako erdilariak bezala.
Gainera, Roberto Ayala Valentziako edo Zaragozako futbolari ohi eta Lionel Scaloniren talde teknikoko kideak 3 partidako zigorra jaso du eta 30.000 dolar ordaindu beharko ditu.
AFAk FIFAren zigorrak errekurrituko ditu
FIFAk AFA (Argentinako Futbol Elkartea) ere zigortu du, Argentinak FIFAren Diziplina Kodeko zenbait artikulu hautsi zituelako Munduko Txapelketan zehar, eta 321.000 dolarreko (275.000 euro) isuna jarri dio. Horrez gain, Argentinak lokal gisa jokatuko dituen hurrengo bi partidak ikusle kopuru mugatuarekin jokatu beharko ditu, estadioaren edukieraren % 50 bakarrik beteta.
Horren aurrean, AFAk iragarri du FIFAren isun eta zigor guztien kontrako errekurtsoa jarriko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Aston Villak galdu egin du Galatasarayren kontra, eta Arsenalek berdindu, Borussia Dortmunden aurka
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak “aho batez" onetsi du Senegalen garaipena 2025eko Afrika Kopan
Estatu Batuek, Mexikok, Costa Ricak eta Jamaikak antolatuko dute 2031ko emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
Errege Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak eta datak
Iñaki Recio: “Badakigu asko sufrituko dugula, baina edukiko ditugun aukerak aprobetxatu beharko ditugu”
Ander Laka: “Konfiantza handiz gaude denok, Vila-realen aurka ere irabazteko asmoz”
Amorebieta vs Osasuna, Gimnastica Torrelavega vs Alaves eta Numantzia vs Athletic, Errege Kopako bigarren kanporaketan
Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan