Federazio Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sestao Riverrek Terrassa jipoitu du (4-1) eta Errege Kopa jokatuko du

Bizkaiko taldeak Federazio Kopako final-laurdenetako kanporaketa gainditu du, talde kataluniarra aise garaituta, eta Errege Koparako txartela eskuratu du. Bertan La Llanas futbol-zelaian Lehen Mailako aurkari baten aurka jokatuko du.

Sestao-River-Terrasa-Copa-Federación
Sestao Riverren hasierako hamaikakoa Terrassaren aurka. Irudia: Sestao River

Sestao Riverrek Terrassa jipoitu du (4-1) Las Llanasen jokatu den Federazio Kopako final-laurdenetako kanporaketa, eta bide batez Errege Koparako txartela eskuratu du.

Talde bizkaitarrak 12. minutuan aurrea hartu du markagailuan, Gonzalo Zorrillaren golari esker, baina Terrassak partida berdindu du atsedenaldira iritsi aurretik , Albert Celmak 25. minutuan sartutako golari esker.

Atsedenaldiaren ondotik, Sestao River aurkaria baino hobeto moldatu da euriaren ondorioz gero eta astunagoa zegoen berdegunera. Gainera, Pau Miguelezek hamar minutu eskasean goleko hiru pase eman ditu, kanporaketa erabakita uzteko.

58. minutuan Adri Carrionek 2-1ekoa egin du, 60.ean Aser Palacios atzelariak baloia bere atean sartu du eta 69.ean Ander Castillok 4-1ekoa jarri du markagailuan.

Sestao Riverrek Federazio Kopako finalerdia jokatuko du urriaren 14an Las Llanasen, UD Santa Marta-Salamanca UDS kanporaketako irabazlearen aurka.

Errege Kopako kanporaketaren zozketa datorren astelehenean izango da, 13:00etan. Las Llanasek Lehen Mailako aurkari bat hartuko du txapelketa horretan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X