TXAPELDUNEN LIGA 26/27
Gorde
Kendu nire zerrendatik

26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte

Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
Monaco (Monaco), 27/08/2026.- UEFA deputy general secretary Giorgio Marchetti (2L) addresses the audience flanked by former French international Thierry Henry (L), former Spanish international David Villa (C) and hosts Pedro Pinto and Reshmin Chowdhury during the 2026/27 UEFA Champions League league phase draw at the Grimaldi Forum in Monaco, 27 August 2026. (Liga de Campeones) EFE/EPA/SEBASTIEN NOGIER

Txapeldunen Liga 2026-2027 jokatuko dute 36 taldeek ostegun honetan ezagutu dituzte euren lehen faseko aurkariak. Argazkia: EFE.

2026-2027 denboraldiko Txapeldunen Liga jokatuko duten 36 taldeek ostegun honetan ezagutu dituzte lehen fasean izango dituzten aurkariak. Aurtengo edizioan LaLigako bost ordezkari daude: Real Madril, FC Bartzelona, Atletico Madril, Real Betis eta Vila-real.

Horrela, Real Madrilek hamaseigarren Txapeldunen Ligarako bideari ekingo dio etxean Inter Milan, PSV, Leipzig eta Lask taldeen aurka. Aldiz, Arsenal, Erroma, Shakhtar eta AEK Atenasen aurka jokatu beharko du etxetik kanpo liga fasean.

Bartzelonak, bestalde, bost aldiz irabazi du txapelketa, eta etxean jokatuko du Manchester City, Aston Villa, Feyernoord eta Como taldeen aurka; etxetik kanpo, berriz, PSG, Sporting, Galatasaray eta Sabah taldeen aurka artiuko da.

Iaz finalerdietara iritsi zen Atletico Madrilek Metropolitanon jokatuko du Bayern Munich, Manchester United, Fenerbahce eta Vikingen aurka. Bere estadiotik kanpo Liverpool, PSV, Bodo/Glimt eta Stuttgart izango ditu aurkari Txapeldunen Ligako fasean.

Betisek, bigarren aldiz Europako kluben arteko txapelketa nagusian arituko denak, Arsenal, Porto, Feyenoord eta Comoren aurka jokatuko du Cartujan, eta kanpoan Bayern Munich, Borussia Dortmund, Lille eta Slovan Bratislavaren aurka.

LaLigako azken ordezkariari dagokionez, Vila-realek PSG, Manchester United, Napoli eta Sabah izango ditu aurkari etxean. Kanpoan, berriz, Liverpool, Borussia Dortmund, Fenerbahce eta Slavia Pragaren aurka jokatuko du.

Atzerriko taldeei dagokienez, Manchester City - PSG, Inter - Liverpool, Bayern Munich – Arsenal edo Manchester United - Bayern Munich partidak dira nabarmentzekoak, besteak beste.

UEFAk partida guztien datak eta ordutegiak jakinaraziko ditu, baita behin betiko jokatzeko ordenak ere, larunbat goizean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X