Atletismoa
72. Zornotzako Nazioarteko Krosa aurkeztu dute
Proba ETB1en eta kirolakeitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean. Antolatzaileek Likina Amebaw, iazko ekitaldiko irabazlea, bertan izango dela iragarri dute.
27.000 korrikalari baino gehiago aurten, Bilbao Night Running Fest lasterketan
Inoiz baino lagun gehiagok eman dute izena aurtengo Bilbao Night Running Fest lasterketan. Urriaren 17an izango da, eta 18. edizioa da. 10 eta 21 kilometroko lasterketak daude; 10ekoan, gainera, gizon baino emakume gehiago lehiatuko dira.
Zornotza, Donostia, Amurrio eta Elgoibarko nazioarteko krosek indarrak batu dituzte
Guztiek batera lan egiteko eta, besteak beste, babesleak bilatzeko, atletak erakartzeko eta lasterketak ikusarazteko batasun instituzional berri bat da. Proiektuak nora eramango dituen oraindik ez dakiten arren, "baikor" daude.
Mark Kiptoo, 50 urtetik gorako atleten munduko marka hautsita, eta Maitane Melero nagusitu dira Donostiako Maratoi Erdian
Kiptook munduko marka hobetu du, 50 urtetik gorako atleten kategorian, 01:03:57ko denbora eginda; Melerok, berriz, lesio larria atzean utzita eskuratu du garaipena.
John Cabang, brontzea Asiako Jokoetako hesidun 110 metroko proban, Aichi-Nagoyan
Irurako atletak beste domina bat eman die Filipinei, 13,48 segundoko denbora eginda. Lasterketak irabazle argia izan zuen, 13,15 segundoko marka egin zuen Chen Yuanjiang txinatarra. Zilarra Rachid Muratake japoniarrak eskuratu zuen.
Afrikak lehen aldiz hartuko du Munduko Atletismo Txapelketa, 2029an Nairobin
World Athletics erakundeak 2031ko Munduko Txapelketa Munichen (Alemania) egitea ere erabaki du. Hurrengo Munduko Atletismo Txapelketak Pekinen izango dira 2027ko irailaren 10etik 19ra. Nairobi 2029 eta Munich 2031 ere irailean egingo dira.
Andoni Calbano: “Neure buruari esaten nion; Andoni, lasaitu, lasaitu"
Andoni Calbanok historia egin zuen igandean Birminghamen, Ingalaterran, Europako Txapelketan brontzezko domina irabazita. Atleta gipuzkoarra 4x100 errelebo mistoan aritu zen Guillem Crespí, Maribel Pérez eta Jaël Bestuerekin batera.
Lukoteak 40,42 segundoko denbora egin zuen finalean hirugarren postua lortzeko eta Estatuko marka berria ezarriz.
Duplantisek bere laugarren urrea irabazi du erreskadan, Europako Txapelketan
26 urteko pertikalari suediarrak aise irabazi du Birminghamen, 6,15 metroko jauzi batekin. Marka apala da, bere jarraitzaileak munduko errekorrak haustera ohituta dituen jauzilariarentzako.
Andoni Calbano bergararrak brontzea lortu du Europako Txapelketan, 4x100 mistoan
40.42 segundoko denborarekin, Espainiako taldeak brontzezko domina baliotsua lortu du lasterketa oso azkar batean. Erresuma Batuak urrea irabazi du, 39.97 segundoko marka ezarrita (Europako errekorra). Zilarra Alemaniarentzat izan da, 40.11 segundoko denborarekin.
Manu Quijera xabalina-jaurtiketaren finaletik kanpo geratu da Europako Txapelketan
Nafarrak hamaikagarren postuan bukatu du. Iruñeko jaurtitzaileak 77,40 metroko jaurtiketarekin hasi du lehiaketa, eta ondoren 76,49koa egin du bigarren jaurtiketan eta 76,76koa hirugarrenean.
Asier Martinez Europako Txapelketatik at geratu da finalerdietan, 110 metroko hesidun proban
Lehen finalerdian, irteera txar batek Zizur Nagusiko atleta baldintzatu du, baita hainbat hesi ukitzeak ere. Nafarra laugarren helmugaratu da, 13.45 segundoko denborarekin.
Euskal ordezkaritzak hainbat domina eskuratu ditu Espainiako Atletismo Txapelketan
Carrascal jauzi hirukoitzean lortutako urreaz gain, Serranok, San Juanek, Larraurik eta Trecetek garaipena lortu dute 4x100 erreleboetan. Manu Quijera ere garaile izan da pertika jaurtiketan.
Eneko Carrascal, aire libreko jauzi hirukoitzeko Espainiako txapeldun berria
Realeko atletak Espainiako Txapelketa irabazi du Malagan, aire librean, 16,50 metroko markarekin, eta lorpen hori neguan lortutako tituluari gehitu behar zaio.
Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan
Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.
Martin Segurola eta Irati Mitxelena, protagonista Ordiziako Meetingean
Martin Segurolak Euskadiko errekorra hautsi zuen 800 metroko lasterketan bukaera ikusgarri bat eginda. Irati Mitxelenak, bere aldetik, sei metro eta 77 zentimetroko jauzia lortu zuen, Europako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa.
Markel Fernandez: “Azken bi urte hauek oso onak izan dira; 2028ko Joko Olinpikoetan egotea espero dut”
Markel Fernandezek, abiadura-lasterketetan espezializatutako atletak, palmares zabala du atzean. Lortu duenaz oso harro dago bizkaitarra, baina Los Angeleseko joko olinpikoak ditu begiz jota. Aurretik, ordea, Ordizia Meeting-era joango da, denbora 400m-tan jaisteko asmoz.
Ordizia Meetingaren hamargarren edizioan Altamirako zelaiak edukiera handiagoa izango du
Datorren larunbatean, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetinga zuzenean jarraitu ahal izango da 17:45etik aurrera kirolakeitb.eus-en, 19:45etik aurrera ETB ONen eta 21:00etatik aurrera ETB1en.
Irati Mitxelena: “Gogotsu nago Ordizia Meetingerako; ea espero dudan saltoa ateratzen zaidan”
Ordizia Meetingeko erakargarri nagusietako bat izango da Irati Mitxelena atleta donostiarra. Onenen artean egonkortu da luzeera jauzian, 6’60m-ko saltoa normalizatzea lortu duela adierazi du. Ama ordiziarra izanda, gogotsu dago etxean lehiatzeko.
Noah Lylesek munduko marka hautsi du 150 metroetan: 14.67 segundo!
Atleta estatubatuarrak, egungo 100 metroetako eta 200 metroetako munduko txapeldun olinpikoak, 25 ehunenetan jaitsi du Kishane Thompson jamaikarraren marka.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok.
Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.