BEHOBIA-DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Raul Celada eta Katherine Tisalema, faboritoak Behobia-Donostia lasterketa irabazteko

Iragarkia
raul celeda eta katherine tiselema
18:00 - 20:00
Raúl Celada eta Katherine Tisalema, 2025eko Behobia-Donostia lasterketako irabazleak

Raul Celada leondarra eta Katherine Tisalema ekuadortarra, iazko edizioko irabazleak, faborito nagusien artean daude Behobia-Donostia lasterketako garaipena eskuratzeko.

Gizonezkoetan, Celadak lehia gogorra izango du, besteak beste, Chakib Lachgar errenteriarra, Iraitz Arrospide eta Javi Guerra beteranoa saiatuko baitira hura mendean hartzen.

Emakumezkoetan, dozena bat atleta Tisalemaren aurretik helmugaratzen saiatuko dira. Maitane Gilero, Elena Silvestre eta Maite Arraiza izango dira horietako batzuk. Elena Loyo arabarra (2024ko irabazlea) ere ageri da hautagai nagusien artean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X