BEHOBIA-DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javi Guerra eta Katherine Tisalema nagusitu dira 61. Behobia-Donostian

Bi korrikalariek bakar-bakarrik zeharkatu dute helmuga, euren probetan nagusitasuna erakutsita. Ekuadortarrak bigarren garaipena jarraian lortu du.

Iragarkia
SAN SEBASTIÁN, 08/11/2026.- El atleta Javi Guerra cruza la línea de meta para ganar la edición 61 de la Behobia-San Sebastián en categoría masculina este domingo. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00

Javi Guerra, helmuga zeharkatzen. Argazkia: EFE

Javi Guerra eta Katherine Ruth Tisalema nagusitu dira 61. Behobia-Donostian. Igande honetan jokatutako proban, biek ala biek erakustaldi bikaina eman dute, eta aurkariak atzean uztea lortu dute azken kilometroetan.

Gizonezkoen lasterketan, lehia bizia izan da azken txanpara arte. Javi Guerra, Raul Celada eta Iraitz Arrospide lasterketaren buruan joan dira ibilbidearen zati handi batean, baina segoviarrak eraso erabakigarria jo du ibilbideko zatirik gogorrenean, Gaintxurizketan. Hala, aurkariak atzean utzita, bakarrik iritsi da helmugara, 1:01:14ko denborarekin.

Emakumezkoen proban, Katherine Tisalema erritmo bizian aritu da hasieratik, eta aldea atera die lehiakideei. Devora Krasimirova bulgariarrak helmugarako 6 kilometroren faltan harrapatu du, baina ezin izan dio ekuadortarraren azken erasoari eutsi. Tisalemak berriro egin du ihes azken 4 kilometroetan, eta bera nagusitu da azkenean Behobia-Donostian, bigarren urtez jarraian, 1:08:58ko denborarekin.

Publizitatea
X
Publizitatea
X