Atletismoa
2018/12/04 - 22:24
Felix Sanchezek irabazi du urteko argazki onenaren IAAF saria
Felix Sanchez oñatiarrak Elgoibarko Kroseko irabazleari ateratako argazkia aukeratu du urteko argazki onena Nazioarteko Atletismo Elkarteak Monakon egin duen sari-banaketa ekitaldian.
2018/11/25 - 15:01
Kiprono eta Negesse, Donostiako Maratoiko irabazleak
David Kiprono keniarrak irabazi du gizonezkoen mailan (2 ordu 11 minutu eta 10 segundo). Emakumezkoetan Chaltu Negesse etiopiarra izan da irabazlea (2 ordu, 35 minutu eta 23 segundo).
2018/11/19 - 16:36
Eneko Llanos Arizonako Ironmanean gailendu da
Ameriketako Estatu Batuetan lortutako garaipen honekin, Gasteizko atletak Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko eskubidea lortu du. Clemente Alonsok eta TJ Tollaksonek osatu dute podiuma.
2018/11/13 - 17:00
Kathrine Switzer emakumezko atletismoaren ikonoa Donostian egon da
Maratoi bat bukatu zuen lehen emakumea izan zen, eta egunotan Euskal Herrian da. 1967ko Bostoneko maratoian 'gizon batek erasotu ninduen, eta beste batek salbatu', adierazi digu besteak beste.
2018/11/12 - 10:36
Lasterketa irudietan
Hona hemen Behobia - Donostia 2018ko argazki galeria. Alde batetik, irabazleen argazkiak ditugu, eta bestetik, Behobia Gaztea 2018koak.
2018/11/11 - 15:24
Aroa Merino eta Jaume Leiva, Behobia - Donostia lasterketako irabazleak
Merinok irabazi du 54. edizioa emakumezkoen mailan, lasterketako marka berria ezarrita (1:09:43). Gizonezkoen mailan, Iraitz Arrospide bigarren izan da, eta Ivan Fernandez, hirugarren.
2018/11/11 - 15:13
30.900 parte-hartzaile Behobia-Donostia lasterketaren 54. edizioan
Arrakastatsua izan da 2018ko lasterketa. Eguraldi ona, eta giro ezin hobea. Aroa Merinok, emakumezkoen mailako marka berria ezarri du. Jaume Leiva, garaile gizonezkoetan.
2018/11/09 - 15:33
Behobia-Donostia, atletismoaren jai erraldoia
Lasterketarik ezagunenetako baten 54. edizioko gakoak aztertu eta Behobia-Donostia arrakastaz gainditzeko aholkuak bildu nahi izan ditugu adituen eskutik.
2018/11/08 - 15:58
Informazio baliagarria Behobia-Donostia lasterketari begira
Aurki emango diogu hasiera atletismoko jai handi honi, hortaz, euskal telebistatik ezinbesteko informazio teknikoa bildu nahi izan dugu zuek eskura izan dezazuen.
2018/11/06 - 23:36
Ivan Fernandez, berriz ere korrika egiteko gogoz
Ivan Fernandez gasteiztarrak korrika egiteko grina berreskuratu du entrenatzailez aldatu ostean. Igande honetan Behobia-Donostian lasterketan parte hartuko du lehen aldiz.
2018/11/06 - 20:33
30.000 korrikalarik baino gehiagok hartuko dute parte Behobia-Donostia lasterketan
Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko parte-hartzaileen arteko parekotasuna lortu nahi dute 2025erako.
2018/11/06 - 16:01
2025ean partaideen %50 emakumeak izatea da Behobia-Donostiaren erronka
Igandean, azaroaren 11n, egingo da 2018ko Behobia-Donostia lasterketa. Antolatzaileen erronka berria aurkeztu da gaur, eta helburua da 2025erako partaideen %50 emakumeak izatea.
2018/11/05 - 16:09
Keitanyk laugarrenez irabazi du New Yorken eta Desisak lehen aldiz
Mary Keitany keniarrak laugarrenez irabazi du New Yorkeko Maratoia emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, Lelisa Desisa etiopiarra izan da irabazlea.
2018/10/10 - 16:23
Maitane Melero, ametsak egia bihurtzen
Espainiako txapelduna izan da eta Europako txapelketan 9. egin du. Ingeniaria ogibidez, eta orain bi urtetik ama. lasterketa bakoitza azkena bailitzan hartzen du.
2018/09/21 - 22:44
Martin Fizek senda-agiria jaso du
55 urteko atletak Txagorritxuko ospitalean igaro du gaua, ostegun iluntzean auto batek harrapatu eta gero.
2018/09/17 - 22:40
Kipchogeren maratoiko munduko marka aztertu dugu Leibar kirol-medikuarekin
Eliud Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du, 2 ordu, minutu bat eta 39 segundoko denborarekin. ETBk, Xabier Leibar kirol-medikuarekin hitz egin du, marka aztertzeko.
2018/07/14 - 13:40
Lasterketa bertan bera utzi dute eta 893 atleta ebakuatu dituzte, ekaitzen ondorioz
"Korrikalariak ebakuatzeko plana oso ondo joan da eta, dirudienez, korrikalariak ados daude guk hartutako erabakiarekin, eta hori da garrantzitsuena", esan du antolatzaileetako batek.
2018/06/06 - 15:20
Iraitz Arrospide, korrikalaria
Etxera bueltan da Villabonakoa. Sheffieldetik heldu da Iraitz Arrospide, bertan lan eta bizi da. ETB berarekin izan da eta Behobia-Donostia 'bere lasterketa kuttuna' dela aitortu du.
2018/04/24 - 17:28
Martin Fiz: 'Nire familiari eta lagunei zor diet hau guztia'
Martin Fizek Londreseko maratoia irabazi zuen beteranoen mailan eta horri esker, munduko 6 maratoi garrantzitsuenak irabaztea lortu dituen lehen kirolaria da. ETBrekin hitz egin du Fizek Gasteizen.
2018/04/23 - 15:59
Martin Fiz, maratoi munduko sei nagusiak irabazi dituen lehen kirolaria
Gasteiztarra da munduko sei maratoi garrantzitsuenak irabazi dituen atleta bakarra.