LAU T'ERDIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javi Zabala izango da Peio Etxeberriaren aurkaria Lau t’erdiko finalean

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari. Finala, iazko berbera, azaroaren 22an jokatuko da, Bilbon, Bizkaia frontoian.

Javi Zabal

Javi Zabala, azken tantoa ospatzen. Argazkia: EITB

Peio Etxeberria nafarrak eta Javier Zabala errioxarrak, iazko Lau t'erdiko Txapelketako finaleko protagonistek, txapela jokatuko dute berriz ere azaroaren 22an Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, euskal pilota denboraldiko azken txapelketa handiaren finalean.

Igande honetan Gasteizko Ogetan jokatutako bigarren finalerdian, Zabalak 22-11 hartu du mendean Ander Murua gipuzkoarra, 9-9ra arte partida orekatua izan den arren. Orduan, Naiarako aurrelariak kontrola hartu du 9-0eko partziala eginda, eta ia erabakita utzi du partida.

Larunbatean Donostiako Atano III.ean jokatu zen lehen finalerdian, Etxeberriak, egungo modalitateko txapeldunak, 15-22 irabazi zion Jokin Altunari, eta, hori dela eta, txapela irabazteko aukera izango du berriro.

Publizitatea
X
Publizitatea
X