Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek bero kolpeak izateko arriskuaz ohartarazi dute
Hego haizeak 20 graduko tenperaturak edo hortik gorakoak ekarriko ditu igandean, eta, ondorioz, zorabioak eta bero kolpeak izateko arriskua handia izango da.
Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek ohartarazi dutenez, eguraldi iragarpenaren arabera, hego haizeak 20 graduko tenperaturak edo hortik gorakoak ekarriko ditu igande honetan, eta, ondorioz, zorabioak eta bero kolpeak izateko arrisku handia izango da.
Antolatzaileek, osasun adituen aholkuei jarraituz, hasiera-hasieratik erritmoa moteldu eta pultsometroaren bidez doitzeko gomendatu diete korrikalariei, bereziki lehen aldiz parte hartzen dutenei eta marka egitea pentsatu dutenei.
Beraien partetik, hornidura puntuetan dutxak jartzeko eta mediku dispositiboa indartzeko konpromisoa hartu dute, bero kolpeei eta asistentzien kopurua handitzeko aukerari aurre egiteko.
Era berean, giroaz gozatzeko eta aurtengoan erlojua ahazteko eskatu diete antolatzaileek parte hartzaileei.