Itzulia Women
2026ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Bermeo izango da, eta Castro Lizaga arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Igandean hasiko den Kontxako Banderako txartelak, sailkatze estropadetan jokoan
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Kontxako Banderako sailkatze estropadak: Zeintzuk dira faboritoak? Nola egongo da itsasoa?
Asteazkenean gizonezkoen sailkatze estropada izango da, eta ostegunean, emakumezkoena. Ibon Gaztañazpik azaldu digu zer izango den bi estropada horietan; erlojupekoetan, igandean aurreneko jardunaldia duen Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan.
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Bi mila euroko isun proposamena Fabrika Banderan arraun egiteari uko egin zioten klubei
Astillerok, Arraun Lagunakek, Hibaikak, Oriok, Tolosaldeak eta Zumaiak dute zigorra jasotzeko arriskua.
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Oriotarrek harrera beroa egin diete arraunlariei
Oriok Eusko Label Liga irabazi du asteburu honetan, bigarren aldiz jarraian, Aresko estropadan nagusituta. Hori dela eta, harrera beroa egin diete arraunlariei herrian.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.
San Juanek salbazioa bilatuko du Galizian
Eusko Label Ligak Galiziara bidaiatuko du asteburu honetan, larunbatean Arousan eta igandean Aresen aritzeko. Chapelak badaki datorren urtean ez dela TKE ligan lehiatuko, baina San Juanek jaisteko play-offa saihesteko aukera du oraindik, 6 puntuko tartea baitu.
Gizonezkoen 25 traineru eta emakumezkoen 20 lehiatuko dira Kontxako Banderan
Guztira 45 traineruk hartuko dute parte gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan iraileko lehen bi igandeetan Donostian jokatuko den Kontxako Banderaren 131. edizioan. Orio eta Arraun Lagunak tronutik kentzen saiatuko dira gainerakoak.
Ares, azken-aurreko postua saihesteko borrokan
Ares arraun taldea etxean arituko da lehian, Eusko Label Ligari eusteko borrokan. Galizian erabakiko da beheko aldeko sailkapena.
Hondarribia eta Deustu nagusi, ETE eta KAE Ligetan
ETE eta KAE ligak amaitu dira. ETE Ligan, Hondarribia izan da nagusi; KAEn, berriz, Deustu. Zazpina estropada irabazi dituzte denboraldi honetan.
Gorka Aranberri, maila gorenean 100 bandera astindu dituen patroia
Gorka Aranberri zarauztarrak 16 urterekin egin zuen debuta, etxean eta etxeko taldearekin. 23 urteren buruan, eta ibilbide oparo baten ondoren, Eusko Label Ligako 100. bandera astindu du etxean.