Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
Orioko ontzia, Boiron garaipena ospatzen. Argazkia: EITB.
Oriok udako bere hamabosgarren bandera eskuratu du Boiroko estropada irabazi ostean, eta bigarren Eusko Label Liga jarraian irabazteko aurrerapauso handia eman du. Zierbenari 5 puntuko aldea atera behar zion gaur dena erabakita uzteko, baina arratsaldean Barbanza Arousa Bandeiran lortutako errenta bikoa izan da. Estropadan, Bermeo izan da bigarren 14 segundora eta galipoak izan dira hirugarren 23 segundora.
Eta hori une batzuetan Bermeok asko estutu duela Oihan Manterolaren taldea. (Oriotar gazteak gaur Gorka Aranberriren lekua hartu du San Nikolas ontzian patroi lanetan). Lehen ziabogaren irteeran, Asier Zurinagaren mutilek muturra erakutsi diete horiei. Momentu horretan, Oriok beste martxa bat sartu du bukaeran erabakigarria izan den tartea irekitzeko. Zierbenak eta Getariak urrutitik begiratzea besterik ezin izan dute egin.
Bigarren txandan, Hondarribiak egoeraren erabateko kontrola izan du. Ioseba Amunarrizek gidatutako taldea une bikaina igarotzen ari da, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat gerturatzen ari den puntuan. Bigarren Donostiarra izan da berdeengandik 23 segundora, Ondarroa hirugarren eta Lekittarra laugarren izan dela.
Lehen txandan, Aresek 7 puntuko aldea atera behar zion Chapelari jaitsiera zuzena saihesteko. Alde horretatik, Santa Olalla de Lubre ontzia estropada haustera atera da lehen paladatik eta bere txandan nagusi izan da hasieratik amaierara arte. Atzetik, Santurtzi izan da bigarren, Chapela hirugarren eta San Juan azken postuan, gainerakoengandik oso urrun.
Pasaitarrak ahazteko abuztua osatzen ari dira, eta oraindik ez dute ziurtatuta Eusko Label Ligan jarraitzea. Biharko azken jardunaldian saihestu beharko dute irailaren erdialdeko playoffa jokatzea. Estropada baten faltan, Aresekiko aldea 3 puntukoa da. Bi ontziek sailkapenean puntu kopuru bera lortuz gero, Ares playoffean arraun egitetik libratuko litzateke, udan zehar gehiagotan geratu baita aurretik.
Eusko Label Liga irabazteko lehian, Oriok hamargarren edo hobeto amaitzen badu bihar Aresen jokatuko den estropadan, dena erabakita geldituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.