Itzulia Women
2024/11/23 - 16:14
Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan
Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
2024/11/23 - 15:29
Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada
Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
2024/10/15 - 20:44
Orio Arraun Elkartea "minduta", klubaren inguruko zurrumurruengatik
Herrian, prentsan eta arraun munduan Oriori buruzko esamesek klubari min egin diotela adierazi du zuzendaritza-batzordeak, ohar baten bidez.
2024/10/10 - 17:03
Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''
Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.
2024/10/08 - 22:59
Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''
Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.
2024/10/06 - 15:29
Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian
Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.
2024/10/06 - 12:15
Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria
Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.
2024/10/05 - 14:26
Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du
Prestatzaile bermeotarrak Orioko "San Nicolas" trainerua zuzenduko du datozen hiru denboraldietan, Urdaibairekin kontratua ez berritzea erabaki ondoren.
2024/10/02 - 22:00
Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''
"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.
2024/10/02 - 21:49
Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte
Euskotren Ligan, Donostiarrako Nerea Perezek eskuratu du saria; EITBk babesten du hori. Eusko Label Ligan, aldiz, Gorka Aranberrik lortu du. Biak ala biak pozik azaldu dira, eta nabarmendu dute taldearen laguntzari esker erdietsi dutela golardoa.
2024/10/01 - 22:41
Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du
"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du klubak, astearte arratsaldean, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
2024/09/25 - 17:53
Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga
Horrela, pasaitarrak 11 denboraldi egingo ditu "Torrekua II" ontziaren entrenatzaile gisa.
2024/09/24 - 20:14
Urdaibaik ofizialki baieztatu du Iker Zabalak ez duela klubean jarraituko
Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
2024/09/24 - 16:57
Zabala: ''Momentuz, ez dago ezer Oriorekin, eseriko gara eta ikusiko dugu elkarrekin ahal garen ibili edo ez''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
2024/09/22 - 22:40
Iker Zabalak ez du Bermeon jarraituko
Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.
2024/09/22 - 21:58
Iker Zabalak ez du Urdaibain jarraituko
Bermeotarrak bere herriko klubarekin kontratua ez berritzea erabaki du, arrakastaz betetako hiru denboraldiren ostean. Oriorekin negoziatzen ari da.
2024/09/21 - 14:10
Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan
Isuntza Arraun Elkarteak iragarri du datorren denboraldian ere Osertz Aldayk zuzenduko dituela Lekittarra traineruko mutilak.
2024/09/18 - 16:30
Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''
Asteburuko play-offetan Euskotren Ligarako igoera lortuta, Amane Jimenez Zumaiako patroiak lorpena aztertu du elkarrizketa honetan, egindako lana azpimarratzeaz gain.
2024/09/17 - 16:58
San Juan, beste behin onenen artean
Asteburuan jokatutako playoff sailkapenetan lan bikana eginda, datorren denboraldian Eusko Label Ligan lehiatzeko txartela lortu du San Juan taldeak. Joseba Fernandez entrenatzaileak elkarrizketa honetan azaldu du nola sentitzen diren.
2024/09/16 - 17:18
Urdaibairen erakustaldi historikoa 2024 denboraldian
Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.