Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
Dena erabakita dago jadanik. Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamabosgarren bandera irabazita. San Juanek elitean jarraituko duela ziurtatu du, Aresekin zuen lehia partikularra irabazita. Zierbena izan da bigarren, 5 segundora, eta Donostiarra hirugarren, 6 segundora, bigarren txandan arraun egin ostean.
Gorka Aramberriren tripulazioak hiru puntu baino ez zituen behar titulua erabakita uzteko, baina nahiago izan dute ezustekoak saihestea. Horrela, Orio garaipenaren bila atera da lehen paladatik eta hasieratik amaierara nagusi izan da.
Atzetik, berdintasuna izan da nagusi. Estropadaren lehen erdian, Getariak 3 segundoko abantaila hartu du Zierbenarekiko eta Bermeorekiko. Hala ere, Esperantzak indarra galdu du bigarren zatian, eta azkenean ikusi dute nola galipoek aurreratu egin dien bukaeran. Bermeok ere ia kendu egin die ohorezko txandako hirugarren postua getariarrei.
Bigarren txandan Donostiarra izan da nagusi arazo askorik gabe. Arkaitz Diazen mutilek uda hasieran falta izan zitzaien erregulartasuna aurkitu dutela dirudi, Kontxako Bandera hurbiltzen ari den unean. Estropadan hirugarren postua lortu dute lan oso ona egin ondoren.
Bigarren Hondarribia izan da, harrobiko arraunlariz betetako eskifaiarekin eta Martin Muñoz gaztearekin patroi lanetan, Ioseba Amunarrizen ordez. Hirugarren Lekittarra izan da eta laugarren Ondarroa.
Lehen txanda emozioz beteta egon da. Aresek eta San Juanek irailaren erdialdeko playoffa ez jokatzea zuten jokoan, eta bi ontzien arteko lehiak ez du huts egin. Estropadaren lehen erdian galiziarrak izan dira 3 edo 4 segundoko abantaila hartu dutenak. San Juanek bigarren postua lortzeko borrokatuko zuela zirudien Santurtzirekin, Chapela atzetik oso urruti egonda.
Erreka ontziak, ordea, ezer geratzen ez zela zirudien tokitik indarrak atera ditu, Santa Olalla de Lubre ontziarekiko aldea murriztu du, eta txanda irabazi du hiru segundoko aldearekin. Abuztu zail baten ondoren, Eusko Label Ligan jarraituko duela ziurtatu du. A ze libratua sanjuandarrena!
Playoffa Aresek jokatuko du eta matematikoki maila galdu duena Chapela izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.