Itzulia Women
Horrela jaso du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaikurra!
Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligan jokatutako bandera eta estropada guztiak irabazi dituzte.
Mar Larrea: “Goazen Kontxaren bila!"
Arraun Lagunakek historia egin du Euskotren Liga irabazita, jokatutako estropada guztietan gailenduta. Donostiarrak oso nagusi izan dira eta pozarren agertu dira Zarauzko bigarren jardunaldiaren amaieran.
Liga amaituta, Kontxa da orain helburu nagusia.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia
Jarraitu zuzenean Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurrinaren bigarren eta azken jardunaldia.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Oriok lehen pausoa eman du Zarauzko Ikurrina eskuratzeko
San Nikolas ontziak 10 segundoko errenta garrantzitsua lortu du Zierbenaren eta Bermeoren aurretik bukatu ondoren, biharko bigarren jardunaldian udako hamahirugarren bandera eskuratzeko.
Zumaiak maila galdu du eta Arraun Lagunakek bere eskura du historia egitea
Donostiarrak Saregileak ontzia gainditu, eta play-offean izango dela ziurtatu du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Arraun Lagunakek, bere aldetik, bizirik mantentzen du garaipen guztiak lortzeko ametsa, udako hamabosgarrena lortu baitu.
Nagore Osoro: “Gaur behintzat emozio pixka bat egon da"
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinako lehenengo jardunaldian, San Juanekin lehia estua izan ostean.
ARRAUNA ZUZENEAN: Zarauzko Ikurrina, 1. jardunaldia
Jarraitu zuzenean Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldia.
Gari Uranga, Zarauzko entrenatzailea: “Zarauzko Ikurrina, arraunlari batentzat, urteko garrantzitsuenetakoa da”
Zarautz bikain dabil ETE Ligan eta KAE Ligan; izan ere, bietan bigarren postuan da. Orain, asteburuan, etxeko estropada jokatuko dute: Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan, bi jardunalditan; ETE Ligan eta KAE Ligan, aldiz, larunbatean baino ez. Gari Uranga Zarauzko entrenatzailearekin izan gara, horretaz aritzeko.
Zarauzko estropada eremuko batimetriak eta baldintzak
Zarauzko Ikurrina jokatuko dute Euskotren eta Eusko Label Ligetako hamaseigarren eta hamazazpigarren jardunaldietan. Zarauzko estropada eremuaren baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideoan.
Andres Medina, TKEn 110 bandera astindu dituen arraunlari uruguaitarra
Andres Medina Uruguaitik etorri zen Euskal Herrira. Etorri aurretik, Uruguaiko selekzioarekin eta bere klubean egiten zuen arraun, eta, orain, Kantauri itsasoko arraunlari onenetarikoa da. 110 bandera irabazi ditu TKE Ligan, eta orain Orioko plantillako kide da.
Zarauzko jardunaldi bikoitzak erabakiko du Euskotren Ligako sailkapena
Zarauzko estropada aurkeztu dute gaur goizean. Jardunaldi bikoitzeko estropada honetan, Donostiarra eta Zumaia Euskotren Ligako azken bi postuetan geratuko diren erabakiko da. Zilarrezko Ligan, momentu gozoan harrapatu die Zarauzko emakumezkoen zein gizonezkoen taldeei, bigarren postuan.
Talde giroa eta prestaketa, Arraun Lagunaken bost liga garaipenen gakoak
Ane Sanchez, Aiora Belartieta, Lorea Etxabe, Mar Larrea eta Xubane Uribarrena lekuko izan dira Aurraun Lagunakek irabazitako bost ligetan. Garaipen guzti horien gakoa “talde giro ona” dela adierazi dute, baita prestaketa mental eta fisikoa ere, besteak beste.
Ibai Camarero, Hondarribiko arraunlaria: “% 100a ematen dugu estropadetan eta emaitzak lortu ditugu”
Hondarribia bosgarren doa Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Ibai Camarero arraunlaria elkarrizketatu dugu eta egindako lanaren ondorio dela azaldu digu. Taldearen gaztetasunaren harira, “traineruan harrobiko hamaika arraunlarirekin” aritzea lortu dutela azpimarratu du, baita pozik dabiltzala ere.
Pasai Donibaneko eta Getariako estropadek utzitakoak errepasatu ditu Sara Gandarak
Pasai Donibaneko eta Getariako estropadek azpimarratzeko moduko gertakizun eta irudiak utzi dituzte, errekor berri bat eta puskatutako pala bat, esaterako. Sara Gandararekin batera egin dugu analisia.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
Jon Urresti: “Iazko arantza kendu dugu Pasaiako eta Getariako ikurrinak lortuta”
Oriok bere hamabigarrren garaipena lortu du Getarian. Jon Urresti arraunlariaren hitzetan, “lau luze oso onak” egin dituzte eta horrek “lehengo urteko arantza kentzeko” eta asteburua biribiltzeko balio izan die.
Oriok hegan egin du Getariako uretan
'San Nikolas' ontziak 16 segundoko aldea atera dio bere txandako bigarrenari, Zierbenari, eta Hondarribiak sailkapeneko bigarren postua lortu du, 8 segundora.
Arraun Lagunaken azken metroak Getariako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Getariako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.