Igandean hasiko den Kontxako Banderako txartelak, sailkatze estropadetan jokoan
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Sailkatze estropadak asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte. Argazkiak: Aitor Arrizabalaga/TKE.
Igandean hasiko den 2026ko Kontxako Banderako txartelak sailkatze estropadetan izango dira jokoan, asteazkenean eta ostegunean, 18:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Sailkatze estropadak erlojupekoan jokatuko dituzte. Asteazkenean, gizonezkoetan, ematen du Oriok, Zierbenak, Bermeok, Getariak eta Hondarribiak aukera handiak dituztela sailkatzea lortzeko, eta Lekittarrak eta Ondarroak ere, esperotako mailan egotekotan, Banderan egon beharko lukete. Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariaren iritziz, Santurtzik, San Juanek, Aresek, Chapelak, Deustuk eta Zarautzek aukera dute aurrekoak estutzeko.
Gizonezkoen sailkatze estropadako parte-hartzaileak
Bermeo
Cabo-Rianxeira-Boiro
Castro Loizaga
Club de Mar De Castropol
Club de Remo Chapela-Wofco
Club de Remo De Ares
Deusto-Bilbao
Getaria
Hibaika Susperregi Edukiontziak
Kaiku VGP
Lapurdi-Antton Bilbao
Lekittarra-Elecnor
Mutriku
Ondarroa Kide
Orio Orialki
Orsa Hondarribia
Samertolameu - Oversea
San Juan-CMO Valves
San Pedro-Harri
Sotera Santurtzi
Tiran-Pereira
Zarautz Gesalaga Okelan
Zierbena Bahias de Bizkaia
Zumaia Sukia
Ostegunean, Tolosaldea, San Juan eta Orio dira faboritoak, eta Astillerok, Hibaikak eta Donostiarrak ere hainbat aukera dute sailkatzeko. Horietako guztietako baten batek ez balu maila emango, hortxe izango dira Hondarribia, Zarautz, Zumaia, Perillo eta Chapela, igandean Donostian izateko prest.
Emakumezkoen sailkatze estropadako parte-hartzaileak
Amegrove Club de Remo
Astillero Eneryt Servicios
Chapela-Wofco
Club de Mar de Castropol
Club Regatas Salgado Perillo
Deusto-Tecuni-Bilbao
Esteirana Remo
Hibaika Jamones Ancin
Hondarribia Bertako Igogailuak
Lekittarra-Elecnor-Cikautxo
Nortindal Donostiarra
Ondarroa Cikautxo
Orio Orialki
Red Electrica Kaiku
S.D. Tiran-Pereira
San Juan-CMO Valves
Tolosaldea
Zarautz-Gesalaga-Okelan
Zumaia Delteco
Sailkatze-estropadak, asteazkeneko eta osteguneko 17:40tik aurrera, eta Kontxako Bandera, hilaren 6an eta 13an, zuzenean izango dira ikusgai EITBn, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en bidez; kirolakeitb.eus-en, halaber, sailkatze estropadak amaituta, ikusgai izango dira Kontxako Banderako aurreneko jardunaldirako txandetako zozketak.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Kontxako Banderaren 1. jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
ARRAUNA ZUZENEAN: Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia
Ikusi 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldia, zuzenean, Donostiatik, 10:40etik aurrera.
Orio eta Arraun Lagunak faborito nagusi, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian
Emakumezkoetan, Lugañene ontziak laugarren garaipena lortu nahi du jarraian, denboraldi honetan dena irabazi ostean. Gizonezkoen estropadan, aldiz, Zierbena eta Bermeo dira, aurreikuspenen arabera, Orioren aurkari nagusiak.
Maddi Landa, Zarauzko arraunlaria: “Kriston eguna izan zen guretzat, sinestu ezinda gaude"
Zarautzek iazko akatsa ahazteko aukera izan zuen asteazkeneko sailkatze estropadan. Aurten, banderaren lehian izango dira, eta pozarren daude. ETE ligako traineru bakarra izango da uretan Kontxako badian: Enbata.
Honela ospatu dute Zarauzko arraunlariek eta zaleek Kontxako Banderan izango direla
Ostegunean egindako sailkatze estropadan, Enbatak zazpigarren postua lortu du, eta, horrenbestez, Kontxan izango da. Estropada amaituta, Zarauzko arraunlariek eta zaleek pozarren ospatu dute hori.
Gertu eduki arren, bidean geratu dira Hondarribia eta Kaiku
Eskutik joan zaie Hondarribiari (zortzigarren) eta Kaikuri (bederatzigarren) Kontxako lehian aritzeko aukera. Erroxe Amunarrizek, burumakur, egindakoa onartzea besterik ez zaiela geratzen azaldu du. Ainhoa Escobal, berriz, pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Donostiarra eta Zarautz une gozoan, Kontxako lehiarako sailkatu ostean
Zarautz eta Donostiarra seigarren eta zazpigarren postuan sartu dira Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Biak ala biak Igandean gozatzea dute helburu, baita ahal bezain postu onenean amaitzea ere, noski.
San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen Kontxako Banderarako
Ostegunean jokatu duten sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela, eta, hortaz, Arraun Lagunakekin batera, Kontxako Banderan izango dira, hurrengo bi igandeetan. Ziabogan, Kaikuk eta Tiranek Zarautzen denbora bera egin dute, baina, bigarren luzean, Enbata Tiran eta Bizkaitarra baino arinago joan da.
ZUZENEAN: Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze-estropada
Ikusi, zuzenean, 2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren emisioa, irailaren 3an, 17:40tik aurrera. Tolosaldea, San Juan eta Orio dira faboritoak, eta Astillerok, Hibaikak eta Donostiarrak ere aukera dute sailkatzeko. Horietako guztietako baten batek ez balu maila emango, hortxe izango dira Hondarribia, Zarautz, Zumaia, Perillo eta Chapela, igandean Donostian izateko prest.
2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Hibaika izango da, eta Amegrove arduratuko da erlojupekoa ixteaz.