ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.
San Juanek salbazioa bilatuko du Galizian
Eusko Label Ligak Galiziara bidaiatuko du asteburu honetan, larunbatean Arousan eta igandean Aresen aritzeko. Chapelak badaki datorren urtean ez dela TKE ligan lehiatuko, baina San Juanek jaisteko play-offa saihesteko aukera du oraindik, 6 puntuko tartea baitu.
Gorka Aranberri, maila gorenean 100 bandera astindu dituen patroia
Gorka Aranberri zarauztarrak 16 urterekin egin zuen debuta, etxean eta etxeko taldearekin. 23 urteren buruan, eta ibilbide oparo baten ondoren, Eusko Label Ligako 100. bandera astindu du etxean.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Oriok lehen pausoa eman du Zarauzko Ikurrina eskuratzeko
San Nikolas ontziak 10 segundoko errenta garrantzitsua lortu du Zierbenaren eta Bermeoren aurretik bukatu ondoren, biharko bigarren jardunaldian udako hamahirugarren bandera eskuratzeko.