2026ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Bermeo izango da, eta Castro Lizaga arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Orio zortzigarrena izango da irteteko, A multzoan. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT.
Asteazken eguerdian zozkatu dute arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den 2026ko gizonezkoen Kontxako Banderarako sailkatzeko estropadaren irteera ordena. Sailkatze-proba kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.
Zozketaren emaitzaren arabera, Bermeo izango da lehena arraun egiten, eta Ondarroak itxiko du lehenengo multzoko traineruen txanda. Ondoren, bigarren multzokoek ekingo diote lehiari: Mutriku abiatuko da guztien aurretik; azkena, berriz, Castro Lizaga izango da.
Irteera ordena
A multzoa
1. Bermeo
2. Ares
3. Lekittarra
4. Txapela
5. Zierbena
6. Hondarribia
7. Deustu
8. Orio
9. Getaria
10. San Juan
11. Santurtzi
12. Ondarroa
B multzoa
13. Mutriku
14. Castropol
15. Tiran Pereira
16. Samertolameu
17. Zarautz
18. San Pedro
19. Cabo
20. Hibaika
21. Lapurdi
22. Kaiku
23. Zumaia
24. Castro Lizaga