ZUZENEAN: Italiako Giroko 21. etapa: Erroma-Erroma
Ikusi hemen Erroman hasi eta bukatuko den Italiako Giroko 21. etapa, edizioko azkena.
Zure interesekoa izan daiteke
Lorena Wiebes Italiako Girotik kanporatu dute
Araudia betetzen ez duen bizikleta bat erabiltzea leporatu diote, onartutakoa baino pisu txikiagoa duelako.
Lorena Wiebes da emakumezkoen Giroko lehen liderra
Herbeeretako txirrindulariak esprintean irabazi du lehen etapa Elisa Balsamo (Lidl-Yrek), Lara Gillespie (USA Team) y Chiara Consonni (CANYON-SRAM) italiarren aurretik
Vingegaardek azken kolpea eman du Piancavallon, sailkapen nagusia bideratuta uzteko
Visma/Lease a bike taldeko danimarkarra jaun eta jabe izan da goi-mendiko azken etapan. Erakustaldi ikusgarria eskainita, garaipena eskuratu du nagusitasun osoz, maglia rosa eta sailkapen nagusia erabakita uzteko.
Vingegaardek irabazi duen Italiko Giroko 20. etapako azken kilometroa
Jonas Vingegaard (Visma / Lease a bike) danimarkarra gailendu da Italiako Giroko 20. etapan. 10 kilometroren faltan jo du erasoa, eta aurkari guztiak banan-banan atzean utzita, edizio honetan lortu duen bosgarren garaipena eskuratu du. Ikusi hemen etapako azken kilometroa.
Italiako Giroa (20. etapa): Germona di Friulli-Piancavallo
Adimen artifiziala txirrindularitzara ere iritsi da
Txirrindularitzak ere modernizatu egin behar izan du, eta kirol honetan ere sartu da adimen artifiziala. Txirrindularien lasterketa edo errendimenduari hurbileko jarraipena egiteko erabili daiteke, baita elikadura edo segurtasuna laguntzeko ere, besteak beste.
Kussen igoera gogorra Piani di Pezzeko helmugan nagusitzeko
Sepp Kuss Visma Lease a bike taldeko txirrindulari estatubatuarra nagusitu da Italiako Giroko 19. etapan. Ciccone harrapatu eta bakarrik helmugaratu da Piani di Pezze azken mendatean izugarrizko esfortzua egin ondoren. Hala, 5. garaipena eman dio bere taldeari.
Sepp Kussek irabazi du Italiako Giroko etapa nagusia Dolomitetan
Visma taldeko estatubatuarrak erakustaldia eman du Alleghen, eta bere taldekide Vingegaardek elastiko arrosari eutsi dio.
Jhonatan Narvaez ekuadortarrak Giroa utzi du etapa nagusian
3 etapa irabazi ondoren, bizikletatik jaitsi da Passo Duran mendateko lehen kilometroetan, bezperan helmugatik taldearen autobusera zihoala izandako erorikoak eragindako kalteen ondorioz.