Balsamok maglia arrosa sendotu du Caorlen irabazita
Laboral Kutxako txirrindularirik onena Alessia Zambelli italiarra da, sailkapen nagusiko hamargarren postuan geratu baita.
Elisa Balsamo (Lidl-Trek) txirrindulari italiarrak emakumezkoen Italiako Giroko maglia arrosari eutsi dio Caorlen esprintean irabazi ostean.
Lorena Wiebes deskalifikatu ostean liderraren maillota jantzi eta gero, Lara Gillespie (UAE-ADQ) eta Chiara Consonni (Canyon-Sram) garaitu ditu azken esprintean, 156 kilometroko ibilbidearen amaieran.
Jardunaldi mugitua izan da, eta Movistar eta Lidl-Trek izan dira lan handiena egin dutenak Eleonora La Bella, Elisa De Vallier eta Sara Luccon iheslariak neutralizatzeko, helmugatik 15 kilometrora.
Muro di Cà del Poggio igoeran, esprinterren taldeek kontrol lana egin dute, lehia zirraragarria eskainiz, eta, bertan, munduko txapeldun ohiak gutxigatik gainditu ditu Lara Gillespie eta Chiara Consonni.
Horrela, Elisa Balsamok bere lidergoa sendotu du, Gillespie da bigarren 8 segundora, eta Consonni da hirugarren, 12ra.
Laboral Kutxako txirrindularirik onena Cristina Tonetti italiarra da, sailkapen nagusiko hamargarren postuan geratu baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon