Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Elisa Balsamo, Bujako helmugan. Irudia: Giro d'Italia Women
Elisa Balsamo (Lidl-Trek) txirrindulari italiarrak irabazi du berriro emakumezkoen Italiako Giroko hirugarren etapa, 156 kilometrokoa, Bibione eta Buja artean, beste behin azken esprinta irabazita. Horrenbestez, orain arte jokatutako hiru etapetan gailendu da.
Txirrindulariek hirugarren mailako mendate bati egin diote aurre, Montenarsko igoera (1,9 kilometro, % 9,1eko batezbesteko aldapekin), helmugarako 21 kilometro falta zirela. Elisa Balsamo (Lidl) italiarraren bolada bikainaren amaiera izan zitekeen, baina ez da halakorik gertatu.
Etaparen lehen erdia laua zenez, laster osatu da eguneko ihesaldia, esprinterren protagonismo handiarekin: Cristina Tonetti (Laboral Kutxa), Alison Jackson (St. Michel), Eleonora Deotto (Mendelspeck), Barbara Guarischi (SD Worx), Nienke Veenhoven (Visma) eta Marta Pavesi (Fassa Bortolo).
Tropelarekiko hiru minutu inguruko aldea izatera iritsi diren arren, errepidea maldan gora jartzen hasi denean ihesaldiakoek denbora galdu dute. Deottok, Veenhovenek eta Guarischik ezin izan diote ihesaldiaren erritmoari eutsi Moruzzoko laugarren mailako igoera laburraren ondoren, eta handik gutxira tropelak harrapatu egin ditu.
Lasterketa-buruak, minutu bat baino gutxiagoko aldearekin, Montenarsera bidean jarraitu du, baina helmugarako 26 kilometro falta zirenean, mendatearen magalera heldu aurretik, Tonetti, Jackson eta Pavesi ere harrapatu dituzte, tropelean eroriko batzuek jazarpen lana oztopatu duten arren.
Eguneko azken 15 kilometroei tropelak oso luzatuta heldu die. Orduan, helmugarako 6 kilometro baino gutxiagora, Sigrid Ytterhus Haugsetek (Uno-X) erasoa jo du. Norvegiarrak dena eman du, baina harrapatu egin dute 500 metroren faltan, eta helmugan Elisa Balsamo nagusitu da beste egun batez, eta maglia arrosari eutsi dio.
Txirrindulariek 12,7 kilometro erlojupekoa dute bihar, Belluno eta Nevegal artean. Lehen mailako kronoigoera da, eta 11 kilometroko mendate batean amaituko da, % 6,4ko penditzarekin eta % 10etik gorako aldapekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.