Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Demi Vollering (FDJ United - Suez) herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen Giroa bederatzigarren eta azken etapan, 145 kilometrokoa, Anna van der Breggen (SD Worx) herrikidea atzean utzita azken mendatean erasoa jota.
Montoso lehen mailako igoera nahikoa izan da tropela aukeratzeko, eta 10 txirrindulari baino ez dira geratu aurrean. Jaitsieran, Elisa Longo Borghinik, Antonia Niedermaierrek eta Niamh Fisher-Blackek 2 minututik gorako aldea lortu dute. Une horretan, Niedermaier (1 minutu eta 20 segundora) lasterketako lider birtual bihurtu da.
Van der Breggenek eta Volleringek erreakzionatu egin dute, eta elkarri lagundu diote, Brondelloko igoeran Volleringek erasoa jo duen arte. Ondo eutsi dio aurreko hirurak harrapatzeko eta tarteko esprintean saria irabazteko. Etapa garaipena, ordea, Elisa Longo Borghinik bereganatu du esprintean.
Podiuma Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon