Lorena Wiebes Italiako Girotik kanporatu dute
Araudia betetzen ez duen bizikleta bat erabiltzea leporatu diote, onartutakoa baino pisu txikiagoa duelako.
Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarra emakumezkoen Italiako Girotik kanporatu dute, onartutakoa baino bizikleta arinago batekin irabazi zuelako lehen etapa.
Esprintean irabazi zuen liderraren elastiko arrosa, baina, deskalifikatu ondoren, bigarren helmugaratu zen Lidl-Trekeko Elisa Balsamori eman diote garaipena.
Lasterketaren antolatzaileen arabera, Wiebe "Italiako Girotik kanpo geratu da 2.12.007 – 2.2 artikulua urratu baitu: araudia betetzen ez duen bizikleta bat erabili duelako, gutxieneko pisuaren baldintzak ez betetzeagatik".
Horren taldeak gehiegizkotzat jo du erabakia: "Wiebesek askotan eraman du bizikleta hau denboraldi honetan, beti muntaia berarekin. Garaipen ugari lortu ditu bizikleta honekin".
"Gainera, urte hasieran, UCIko arduradunek bizikleta pisatu zuten Wiebesek esprintean hainbat lasterketa irabazi ondoren. Bizikletak 6,8 kiloko mugatik gorako pisua eman zuen pisaketa guztietan", gaineratu du haren taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon