ERRETIRATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chris Froomek bere ibilbide profesionalaren amaiera baieztatu du

Txirrindulari britaniarrak erorikoa izan zuen iazko abuztuko entrenamenduetan. Ondorioz, neumotoraxa, eta bost saihets-hezur eta orno zerbikal bat hautsi zituen.

Chris Froome; Argazkia: Europa Press
Chris Froome Britainia Handiko txirrindulari ohia; Argazkia: Europa Press

Chris Froome txirrindulari britainiarrak amaiera eman diola bere ibilbide profesionalari baieztatu du ostiral honetan. Lau aldiz Frantziako Tourreko txapeldunak erorikoa izan zuen iazko abuztuko entrenamenduetan. Ondorioz, neumotoraxa, eta bost saihets-hezur eta orno zerbikal bat hautsi zituen.

Froomek Frantziako Tourrek lau edizio irabaztea lortu zuen 2013 eta 2017 artean; gainera, britaniarrak 2018ko Italiako Giroa bereganatu zuen, baita 2011 eta 2017ko Espainako Vuelta ere.

Bere ibilbideak geldialdia jasan zuen 2019an, erlojupeko etapa baten errekonozimenduan eroriko larria jasan zuenenan. Ezbeharraren ondoren, Froomek ez zuen berriro lehiakorra izatea lortu, bere ibilbidea Israel taldean jarraitu zuen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X