Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Célia Geryk altxatu ditu besoak helmugan. Argazkia: Giro d'Italia Women.
Célia Gery (FDJ-Suez) txirrindulari frantziarrak irabazi du, esprintean, ostiral honetan emakumezkoen Italiako Giroko zazpigarren etapa, 159 kilometroko ibilbidea izan duena eta Sorbolo Mezzani eta Salice Terme herrien artean jokatutakoa, eguneko mendate bakarraren jaitsieran ihesean zihoan taldea harrapatu ondoren.
Sailkapen nagusian, Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrak 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggen (SD Worx) liderrari, helmugarako 50 kilometrora erorikoa izan baitu.
Pietragavina, helmugatik 30 kilometrora zegoen hirugarren mailako mendatea, zen gaurko igoera zail bakarra txirrindularientzat. Gainerako ibilibidea laua izan da, eta horrek bukaera esprintean amaitzea ahalbidetu du.
Gaurko etaparen hasieran izandako ihesaldi batek markatu du eguna, baita helmugarako 50 kilometroren faltan tropelean izandako eroriko batek ere, Anna van der Breggen (SD Worx) liderra erori baita bertan. Taldekideen laguntzarekin, baina, herbeheretarrak ez du denbora gehiegi galdu.
Azkenean, iheslariak tropelari 8 segundo eskas aterata iritsi dira helmugara, eta, ondorioz, Longo Borghiniren ahaleginak (sailkapen nagusiari begira ahalik eta denbora gehien murrizten saiatu da) emaitza eskasak eman ditu, 5 segundo bakarrik kendu baitizkio liderrari.
Azken esprintean, Célia Gery frantziarra izan da azkarrena helmugan, FDJ-Suez bere taldearentzat bigarren garaipena lortzeko, Brand eta Pegoloren aurretik.
Anna van der Breggenek (SD Worx) sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio, eta Demi Vollering (FDJ-Suez) minutu batera du orain, 1:24ra du Niedermaier (Canyon-Кm), 2:01era Holmgren (Lidl-Trek), 2:03ra Marlen Reusser suitzarra (Movistar) eta 2:07ra Elisa Longo Borghini (UAE).
Larunbatean jokatuko da etapa nagusia. Ibilbide laburra izango du (106 kilometro baino ez), baina Colle delle Finestre (18,5 kilometroko igoera eta batez beste % 9,2ko maldak) eta Sestrière (16,2 kilometro eta batez beste % 3,8ko maldak) igo beharko dituzte txirrindulariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.
Esprint estuan erabaki da Giroko azken etapako irabazlea
Tropela batera iritsi da Erromara Italiako Giroko azken etapan. Azken kilometroa geratzen zenean, mugimenduak hasi dira, eta etapako azken metroak esprint estu-estuan lehiatu dira. Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan italiarra izan da azkarrena, Giovani Lonardi (Polti) bigarren izan da eta Paul Penhoet (Groupama) hirugarren.
Balsamok maglia arrosa sendotu du Caorlen irabazita
Laboral Kutxako txirrindularirik onena Alessia Zambelli italiarra da, sailkapen nagusiko hamargarren postuan geratu baita.