Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Anna van der Breggen (SD Worx - Protime) herbeheretarrak irabazi du gaur Italiako Giroko laugarren etapan erlojupeko igoeran (12,7 kilometro, Belluno eta Nevegal artean).
Etapako 12,7 kilometroetatik azken 11 maldan gora ziren, batez beste % 6,4ko aldapekin, baina erdiko zatian % 10etik gorako hormekin. Sailkapen nagusiko oilarrentzat aldeak ateratzeko aukera zen gaukoa.
Horrela, Van der Breggenek (31:38) 2021ean lortu zuen arrakasta errepikatu du gaurko kronoigoeran. Orduan minutu bat baino gehiagoko aldearekin irabazi zuen. Orduz geroztik erlojupekorik irabazi zegoen.
Gainera, SD Worx taldeko txirrindulariak sailkapen nagusiko liderraren elastiko arrosa eskuratu du. Elisa Balsamo (Lidl-Trek) zen haren jabe. Lidl-Trek taldeko txirrindularia esprinterrentzako etapetan nagusi izan da, baina igoeran sufritu egin du, eta bederatzi minutu baino gehiagora amaitu du (40:52).
Eguna ez zegoen erlojupeko teoriko faboritoentzat pentsatuta, hala nola Marlen Reusser suitzarrarentzat (Movistar). Reusserrek erlojupeko laua irabazi zuen 2025eko Giroan. Hala ere, bigarren denborarik onena egiteko gai izan da (32:42), Van der Breggenengandik 1:04ra, igoeran hanka onak erakutsiz.
Hirugarren Demi Vollering (FDJ United - Suez) izan da, 32 minutu eta 48 segundoko markarekin, Reusserrengandik oso gertu eta bere herrikidearengandik 1:10era.
Giroko bosgarren etapak 146 kilometro izango ditu, eta Longarone eta Sante Stefano di Cadore artean jokatuko da. Txirrindulariek Passo Tre Croci (lehen mailako mendatea), Passo di Sant 'Antonio eta Costa igoko dituzte asteazken honetan. Azken igoeraren gailurra helmugatik ia 17 kilometrora dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.
Esprint estuan erabaki da Giroko azken etapako irabazlea
Tropela batera iritsi da Erromara Italiako Giroko azken etapan. Azken kilometroa geratzen zenean, mugimenduak hasi dira, eta etapako azken metroak esprint estu-estuan lehiatu dira. Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan italiarra izan da azkarrena, Giovani Lonardi (Polti) bigarren izan da eta Paul Penhoet (Groupama) hirugarren.
Balsamok maglia arrosa sendotu du Caorlen irabazita
Laboral Kutxako txirrindularirik onena Alessia Zambelli italiarra da, sailkapen nagusiko hamargarren postuan geratu baita.
Lorena Wiebes Italiako Girotik kanporatu dute
Araudia betetzen ez duen bizikleta bat erabiltzea leporatu diote, onartutakoa baino pisu txikiagoa duelako.
ZUZENEAN: Italiako Giroko 21. etapa: Erroma-Erroma
Lorena Wiebes da emakumezkoen Giroko lehen liderra
Herbeeretako txirrindulariak esprintean irabazi du lehen etapa Elisa Balsamo (Lidl-Yrek), Lara Gillespie (USA Team) y Chiara Consonni (CANYON-SRAM) italiarren aurretik