Italiako Giroa
2025/05/31 - 19:19
Yatesen erakustaldia eta Del Tororen eta Carapazen arteko azken lehia
Simon Yates (Visma) britainiarrak erakustaldia eman du Italiako Giroko 20. etapan. Del Toro eta Carapaz atzean utzita egin du ihes, bien artean lehian ari zirela ikusita, eta aurrera egin du, Giroa eskuratzeko.
2025/05/31 - 19:03
Simon Yatesek Giroa erabakita utzi du, Del Toro eta Caparaz Finestren birrinduta
Colle delle Finestreko igoeran, britainiarrak erasoa jo du, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du. Chris Harper australiarra nagusitu da gaurko etapan.
2025/05/30 - 21:58
Plater bakarra eta aldagailu automatikoa atzeko abatzean: zeintzuk dira abantailak?
Gero eta txirrindulari gehiagok erabiltzen dute plater bakarra eta aldagailu automatikoa atzeko abatzean. Xabier Usabiagak azaldu digu, besteak beste, sistema horren abantailak zeintzuk diren eta sistema hori babesten duten txirrindulariak nortzuk diren.
2025/05/30 - 21:50
2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
Azken-aurreko etapa. Profil menditsua du eta txirrindulariek 4 mendate igo beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bat, 2. mailako bat eta maila bereziko beste bat. Giroaren 108. edizioa erabakita geratuko da.
2025/05/30 - 20:35
Pello Bilbao: ''Ihesaldia kontrolpean izaten saiatu naiz''
Pello Bilbao Bahrain Victorious taldeko txirrindulariak Giroko 19. etaparen inguruan hitz egin du. Bere lana ihesaldia kontrolpean izatea izan dela, baina nekea handitu ahala mina berriz etorri zaiola esan du.
2025/05/30 - 20:06
Italiako Giroko 19. etapa: Carapazen erasoa, Del Tororen erantzuna eta Prodhommeren garaipena
Nicolas Prodhomme txirrindulari frantziarra gailendu da Italiako Giroko 19. etapan, bakarka helmugaratuta. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Richard Carapezek erasoa jo du helmugatik 7 kilometrora, baina Isaac Del Torok ondo erantzun dio.
2025/05/30 - 20:05
Prodhommek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Del Torok lidergoari eutsi dio
Prodhommek helmugarako 28 kilometroren faltan jo du erasoa, Antonio Tiberi (Bahrain) eta Giulio Pellizzari (Red Bull) italiarrak atzean utzita.
2025/05/29 - 20:48
Zertan da UCI puntuen taldekako sailkapena?
UCIko taldeen sailkapenaren egoeraren berri eman digu Xabier Usabiagak #EzDaGiro saioan. Zein talde dauden UCI World Tourreko buruan, zein maila galtzeko zorian eta zein den euskal taldeen egungo egoera.
2025/05/29 - 20:44
2025eko Italiako Giroko 19. etaparen profila: Biella-Champoluc (166 kilometro)
108. Italiako Giroko azken-hirugarren etapak 166 kilometroko ibilbidea du, eta bost mendate; horietako hiru, Col Tzecore, Col Saint-Pantaleon eta Col de Joux, 1. mailakoak dira. Hala, gakoa izan litekeen jardunaldia da.
2025/05/29 - 20:32
Italiako Giroko 18. etapako azken kilometroa eta Denzen garaipena
Nico Denz (Red Bull-BORA-Hansgrohe) alemaniarrak irabazi du ostegun honetan Italiako Giroaren 18. etapa, 144 kilometrokoa, Morbegno eta Cesano Maderno artean. Ikusi hemen etapako azken kilometroa.
2025/05/29 - 20:10
Barrenetxea: ''Vaceken gurpila aukeratu dut, baina ez dut asmatu''
Jon Barrenetxea Movistar taldeko txirrindularia 22. postuan helmugaratu da 2025eko Italiako Giroko 18. etapan. Ihesaldian bakarrik egonda, zail zeukala etapa lehiatzea esan du.
2025/05/29 - 19:53
Denz bakarrik nagusitu da trantsizio etapan eta Del Torok lider jarraitzen du
Ostegun honetan Juan Ayusok (UAE) lasterketa utzi du, hasiera batean Giroko maglia arrosa irabazteko faboritoetako bat.
2025/05/29 - 18:24
Juan Ayusok Italiako Giroa utzi du, 18. etapa lehiatzen ari zela
Juan Ayuso UAEko txirrindulari espainiarrak, Giro hasieran lasterketa irabazteko faboritoetako bat zenak, karrera utzi behar izan du, proban zehar izandako erorikoen eraginez. Gainera, asteazkeneko jardunaldian liztor batek ziztatu zuen.
2025/05/28 - 20:20
Pello Bilbao: ''Atzoko sentsazio berdinarekin helmugaratu naiz, momentuz, ez da nire Giroa''
Pello Bilbao 2025eko Italiako Giroko 17. etaparen hasierako ihesaldian sartu da, baina lehen mendatean ezin izan dio ihesaldiko kideen erritmoari jarraitu. Gernika-Lumokoak sentsazio txarrarekin amaitu zuen 16. etapa, eta 17.ean ez da hobeto sentitu. EITB Mediarekin hitz egin du Bormioko helmugan.
2025/05/28 - 20:00
2025eko Italiako Giroko 17. etapako azken 2 kilometroak
Italiako Giroaren 108. edizioak atzean utzi du 17. etapa, eta bideo honetan dituzu ikusgai azken bi kilometroak, oso-osorik.
2025/05/28 - 19:25
Del Torok irabazi du Giroko 17. etapa, eta segundo batzuk sartu dizkie Carapaz eta Yates aurkari zuzenei
Isaac Del Torok bereganatu du garaipena 2025eko Italiako Giroko 17. etapan. Gainera, gainsariak kontuan hartuta, 10 segundo sartu dizkio Richard Carapaz sailkapen nagusiko bigarrenari eta 25 Simon Yates hirugarrenari.
2025/05/27 - 23:33
2025eko Italiako Giroko 17. etaparen profila: San Michele all'Adige-Bormio (155 kilometro)
Hiru mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, helmugarako 48 kilometrora, Mortirolo da. Etapa gogorra da; sailkapen nagusian mina egin nahi duenak aukera bikaina izango du, profilak hala ahalbidetzen baitu.
2025/05/27 - 20:36
Martinelliren eta Tarlingen eroriko izugarriak, 2025eko Italiako Giroko 16. etapan
Italiako Giroko 16. etapa ikusgarria izan da, eta denetarik izan du. Hasierako kilometroetan euria izan da protagonista, erepidea irristakor egon da, eta eroriko asko ikusi dira. Deigarrienak eta izugarrienak Martinellirena eta Tarlingena izan dira.
2025/05/27 - 19:50
Pello Bilbao: ''Azken-aurreko igoeran arazo muskularrekin egon naiz, eta ezer gutxi egin ahal izan dut''
Pello Bilbao euskal txirrindularia eguneko ihesaldian ibili da 2025eko Italiako giroko 16. etapan, baina arazo fisikoen ondorioz, Gernika-Lumokoak ezin izan du garaipenerako lehian egon. Etapa bukatuta, EITB Mediarekin hitz egin du.
2025/05/27 - 19:36
Scaronik eta Fortunatok Astanaren erakustaldia gidatu dute, eta Simon Yatesek 26 segundora du Del Toro, Giroan
Passo di San Valentinon amaitu den etapa ikusgarria izan da; Astana taldeak garaipen bikaina lortu du, bi gizon lehen bi postuetan jarrita, Simon Yates eta Richard Carapaz oso ondo aritu dira, Ayuso erabat jokoz kanpo gelditu da, eta Roglicek Giroa utzi behar izan du.