ITALIAKO GIROA-5. ETAPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta, Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio

FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 1:24koa Niedermaierrekiko eta 2:01ekoa Holmgrenekiko.

Demi-Vollering-etapa-5-Giro-Italia

Vollering eta Van der Breggen esprintean, Santo Stefano di Cadoren. Irudia: Giro d 'Italia Women

Demi Vollering herbeheretarrak (FDJ United-Suez) bere lehen garaipena lortu du aurtengo Giroan, bosgarren etapa irabazita. Longarone eta Santo Stefano di Cadore lotu ditu 146 kilometroko etapa menditsuak, 3.400 metroko desnibelarekin.

Egunean zehar, txirrindulariek edizio honetako lehen mendate esanguratsuei egin diete aurre, lehen mailako Tre Croci eta birritan Sant 'Antonio eta Costa (% 9) igota.

Volleringek bere lehen garaipena lortu du 2026ko Giroan, Anna van der Breggen herrikidea (SD Worx – Protime) eta Antonia Niedermaier alemaniarra (Canyon-Кm) esprintean gaindituta.

Atzetik, Isabella Holmen kanadiarra (Lidl-Trek) laugarren izan da, bi segundora, eta Elisa Longo Borghini italiarra (UAE Team ADQ) bosgarren, 15era.

Sailkapen nagusian, Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio. Sailkapen nagusian, Volleringekiko minutu bateko aldea du, Niedermaierrekiko 1:24, Holmgrenekiko 2:01 eta Marlen Reusser suitzarrarekiko (Movistar) 2:03. Reusser zazpigarren helmugaratu da gaur, irabazlearengandik 53 segundora.

 

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X