Xabier Barandika
2026-2027ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko hiru tanto onenak
Ludovic Laduchek, Xabier Barandikak eta Thibault Basquek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko tantorik onenak.
Barandikak eta Basquek Laduche eta Manci garaitu dituzte, bi jokotan, eta Eusko Label Winter Serieseko B multzoko liderrak dira
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek 15-8 eta 15-6 menderatu dituzte Ludo Laduche eta Mikel Manci; irabazleek argi kontrolpean izan dute partida. Hala, Jai Alai Ligako egungo txapeldunek lau puntu eskuratu dituzte txapelketako seigarren ekitaldian jokatu duten lehenengo neurketan.
Barandika: “Ondo hasi behar genuen eta ezin hobeto hasi gara”
Barandikak eta Basquek bi setetan garaitu dituzte Laduche eta Manci (15-8 eta 15-6). Winterreko lehen partida izanda, garaipen garrantzitsua lortu dute, tanto alde handiarekin gainera.
Barandika-Basque vs Laduche-Manci, Eusko Label Winter Series txapelketako bigarren jardunaldian
Neurketa kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en egongo da ikusgai, 21:45etik aurrera.
Barandika, Lekerika eta Beaskoetxea omendu dituzte, Munduko Pilota Txapelketan lortutako urreagatik
Xabi Barandika eta Unai Lekerika puntistak omendu ditu Gernikak, Diego Beaskoetxea munduko selekzioko entrenatzailearekin batera, Uruguain eta Argentinan jokatutako Munduko Txapelketan lortutako urre historiakoagatik.
Horrela ospatu du Euskal Selekzioak zesta-punta finaleko garaipena
Pozarren ospatu dute Euskal Pilota Selekzioko pilotariek eta taldekideek Barandikak eta Lekerikak binakako zesta-punta finalean lortutako garaipena.
Xabi Barandika: “Urrea lortzea historikoa da”
Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak urrea irabazi dute Munduko Pilota Txapelketan. Maite Ortiz de Mendibilek eta Maia Goikoetxeak, berriz, zilarra eskuratu dute. Emaitza historikoak dira Euskal Pilota Selekzioarentzat.
Euskal Selekzioa, munduko txapeldun binakako zesta-puntan!
Barandika eta Lekerikak osatutako bikoteak lehen urre eman dio Euskal Pilota Selekzioari, Euskal Pilotako Munduko txapelketan. Estatu Batuek lortu dute bigarren postua, Johan eta Gorka Sorozabal anaiek gernikarren aurka hiru jokotan galdu ostean (9-15, 15-10 eta 4-10).
Historiako lehen urrea eta zilarra Euskal Selekzioarentzat, binakako zesta-puntan
Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak historiako lehen urrezko domina eman diote Euskal Selekzioari. Maite Ortiz de Mendibil eta Maia Goikoetxea zilarrarekin konformatu behar izan dira, finala galdu dute eta.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko hiru tantorik onenak
Xabier Euzkitzek iazko Winter Serieseko hiru tantorik onenak erakutsi dizkigu. Lehenengoa, Urreistik egindako horma-bikoa. Bigarrena, Olharanen eskutik iritsi zen. Eta amaitzeko, onena, Barandikak ezker ukalondoa hautsi zuenean eginikoa.
Erabaki dituzte Eusko Label Winter Serieseko multzoak eta finalaren data: otsailaren 13a
2026-2027ko edizioa urriaren 26an hasiko da, eta lehen jardunaldian bi partida jokatuko dira. Sarrerak eta bonuak urriaren 13an jarriko dituzte salgai, asteartez. Partidak ikusgai egongo dira ETB1en, ETBONen eta kirolakeitb.eus-en.
2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesen arituko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte
Honako hauek dira: Barandika-Basque, Erkiaga-Salegi, Johan-Ibarluzea, Goixerri-Lekerika, Laduche-Manci, Olharan-Gorka, Goitia-Oyhenard eta Urreisti-Atain. Ostegunean, hilaren 8an, iragarriko dituzte zein multzotan arituko den bikote bakoitza, eta urriaren 26an hasiko da txapelketa.
Urrezko Gerrikoaren jabeen biharamun gozoa
"Neke pixka batekin, baina oso pozik" azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kosta egin zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian eskuratu du, eta Barandikak, hirugarrena.
Barandika-Basque eta Ihart-Maia bikoteek jantzi dute Urrezko Gerrikoa, Lauko Final handia irabazi dute eta
Gizonezkoen finalean, Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-12) hartu dituzte mendean Erkiaga eta Gorka. Emakumezkoen finala askoz lehiatuagoa eta estuagoa izan da; izan ere, irabazleek hiru joko (12-15, 15-10 eta 2-5) behar izan dituzte Elaia eta Arai garaitzeko.
Barandika, Jai Alai Liga irabazi berritan: “Inork ez zuen espero, ezta nik ere”
Barandikak eta Basquek lortu dute Jai Alai Ligako urrezko gerrikoa, Erkiaga eta Gorka bi jokotan garaitu ostean (15-6 eta 15-12). Basquek bere lehen gerrikoa lortu du, Barandikak, berriz, hirugarrena.
Nor izango da Jai Alai Ligako bikoterik onena?
Astelehenean, Donostiako Carmelo Baldan, Jai Alai Ligako denboraldiko bikoterik onena zein den ezagutuko dugu. Barandikak eta Basquek Erkiaga eta Gorkarekin neurtuko dituzte indarrak. Aurrelari bakoitzak beste bikotea jotzen du faborito.
Barandika-Basque eta Elaia-Arai bikoteak Lauko Finalaren final handian izango dira
Barandika: “Oraindik partida zailena falta zaigu, finala"
Barandikak eta Basquek Jai Alai Leagueko Lauko Finalaren lehen finalerdian garaipena lortu dute, Johan eta Manciri bi jokotan irabazita (15-11 eta 15-7), Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako partidan.
Jai Alai Ligako Lauko finala, irailaren 14tik aurrera
Jai Alai Ligako Lauko finala aurkeztu dute asteazken honetan, Donostian, Karmelo Balda frontoian. Datozen hiru astelehenetan jokatuko dute. Emakumezkoetan, Elaia-Arai, Maite-Frida, Ihart-Maia eta Lur-Oaia lehiatuko dira; gizonezkoetan, berriz, Barandika-Basque, Erkiaga-Gorka, Urreisti-Lekerika eta Johan-Manci.