Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erabaki dituzte Eusko Label Winter Serieseko multzoak eta finalaren data: otsailaren 13a

2026-2027ko edizioa urriaren 26an hasiko da, eta lehen jardunaldian bi partida jokatuko dira. Sarrerak eta bonuak urriaren 13an jarriko dituzte salgai, asteartez. Partidak ikusgai egongo dira ETB1en, ETBONen eta kirolakeitb.eus-en.

Winter Series: puntistak
Guztira zortzi bikote elkartuko dira txapelketan. Irudia: Eraman Jai Alai

Urriaren 26an hasiko da Eusko Label Winter Series txapelketa aurten, eta bi partida jokatuko dira lehenengo jardunaldian. Halaber,  zehaztu dute zeintzuk diren multzoak, eta noiz jarriko dituzten salgai sarrerak eta bonuak. Neurketak ikusteko aukera eskainiko du EITBk honako euskarri hauetan: ETB1en, ETBONen eta kirolakeitb.eus atarian.

Bikoteak bi multzotan banatuta daude. 

Zeintzuk dira Eusko Label Winter Serieseko multzoak?

A multzoa

Erkiaga-Salegi

Johan-Ibarluzea

Olharan-Gorka

Goixerri-Lekerika

B multzoa

Urreisti-Atain

Laduche-Manci

Goitia-Oyhenard

Barandika-Basque

Noiz hasiko da txapelketa?

Jardunaldiak astelehenetan jokatuko dira, 19:30ean, inaugurazioa izan ezik, 18:00etan izango baita.

Ligaxka 12 partidak eta 10 jardunaldik osatuko dute. Horietako bik bi partida izango dituzte: hasiera jardunaldian (urriak 26) eta Gabonetan (abenduak 28).

Noiz jokatuko da finala?

Finala egun eta orduz aldatzen da. Aurreko edizioetan igande eguerdi batean izan da; aurten, ordea, larunbat gau bat izatea erabaki dute: otsailaren 13an, 21:00etan. 

 

Publizitatea
X
Publizitatea
X