Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barandika-Basque vs Laduche-Manci, Eusko Label Winter Series txapelketako bigarren jardunaldian

Neurketa kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en egongo da ikusgai, 21:45etik aurrera.

Eusko Label Winter Series 2026-27
Barandika-Basque vs Laduche-Manci, Eusko Label Winter Series txapelketako bigarren jardunaldian

Barandika-Basque eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko dute Eusko Label Winter Series txapelketako bigarren jardunaldia, gaur, astelehena, Gernika-Lumon. Barandika eta Basque Jai Alai Ligako egungo txapeldunak dira faboritoak. Aurreko edizioan ezin izan ziren finalerdietatik pasa, fase horretan Barandikak pilotakada gogorra jaso baitzuen. Aurten, lehiaketa irabaztea izango dute helburu. 

Dena den, aurrean Laduche eta Manci izango dituzte. Duela bi urte, final handira iritsi ziren; orain, lehen helburua ligaxka faseko kanporaketak saihestea da, finalerdietan sartzeko. 

B multzoan, Urreistik eta Atainek lehen hiru puntuak eskuratu zituzten lehen jardunaldian; Goitiak eta Oyhenardek puntu bakarra dute. 

Partida ikusteko aukera egongo da 21:45etik aurrera, kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en.

Publizitatea
X
Publizitatea
X