6. EKITALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesen arituko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte

Honako hauek dira: Barandika-Basque, Erkiaga-Salegi, Johan-Ibarluzea, Goixerri-Lekerika, Laduche-Manci, Olharan-Gorka, Goitia-Oyhenard eta Urreisti-Atain. Ostegunean, hilaren 8an, iragarriko dituzte zein multzotan arituko den bikote bakoitza, eta urriaren 26an hasiko da txapelketa.

Eusko Label Winter Series 2026-2027ko bikoteak

2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bikoteak. Argazkia: ERAMAN!

2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesek txapelketako seigarren ekitaldian arituko diren zortzi bikoteak aurkeztu ditu. Aurkezpena Gernika-Lumon egin dute, larunbatean; ostegunean, hilaren 8an, antolatzaileek Eusko Label Winter Series berri honen aurkezpen ofiziala egingo dute, eta iragarriko dute zein multzotan arituko den bikote bakoitza final laurdenetako fasean.

2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko bikoteak

  • Barandika-Basque
  • Erkiaga-Salegi
  • Johan-Ibarluzea
  • Goixerri-Lekerika
  • Laduche-Manci
  • Olharan-Gorka
  • Goitia-Oyhenard
  • Urreisti-Atain

Zein puntista dira titularrak orain eta ez aurreko ekitaldian?

  • Eñaut Salegi
  • Jean Olharan
  • Guillen Oyhenard
  • Atain (Gorka Mugartegi)

Zein puntista izan ziren titularrak aurreko ekitaldian eta ez orain?

  • Jon Zabala
  • Imanol Lopez (erretiroa hartu du)
  • Thomas Urrutia
  • Julen del Rio

Zein bikotek irabazi zuen 2025-2026ko Eusko Label Winter Series?

Johan-Basque bikoteak, finalean Goitia-Lekerika garaituta. Johan Sorozabal Xabi Barandikaren ordez aritu zen, azken hori lesionatuta baitzegoen. 

Zein bikote gailendu dira Eusko Label Winter Series txapelketan?

  • 2021-2022: Erkiaga-Zabala
  • 2022-2023: Beaskoetxea-Lopez
  • 2023-2024: Erkiaga-Ibarluzea
  • 2024-2025: Erkiaga-Ibarluzea
  • 2025-2026: Johan-Basque

Noiz hasiko da 2026-2027ko Eusko Label Winter Series?

Urriaren 26an, astelehenez. 

Bideoa: aurkezpena

Iragarkia
Manci eta Laduche
18:00 - 20:00
Publizitatea
X
Publizitatea
X