UEFA Europa Liga
Marrero: “Gau borobila izan da gaurkoa; garrantzitsua zen gaurko garaipena”
Realak 6 gol sartu dizkio Lillestromi Norvegian. Unai Marrerok penaltia geratu eta atea hutsean mantentzea lortu du. Gaurko garaipenak izan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta “gaur borobila” izan dutela adierazi du.
Lillestrom-Reala norgehiagokaren laburpena (0-6)
Realak Lillestrom talde norvegiarra jipoitu du Europa Ligako hirugarren jardunaldian. Partidaren bi erdietan talde txuri-urdinak aurkariaren arean izan duen eraginkortasunak markatutako partida izan da. Martin Odegaarden aitak zuzendutako taldea lehen zatian txikitu dute Matarazzoren jokalariek.
Realaren erakustaldia Norvegian (0-6), Europan lehen garaipena lortzeko
Sergio Gomezek sartutako bi golek, Sucicek egindako beste bik, Oskarssonek sartutako batek eta Zakharianek egindako azkenak Realak Europan sekula lortu duen gol kopuru handiena berdindu dute.
400 realzalek baino gehiagok bultzatuko dute taldea Norvegian
Realak Lillestronem aurka jokatuko du gaur Europa Ligako hirugarren jardunaldian. 400 realzale baino gehiago joan dira Europa iparraldera taldea animatzera, eta bertan topatu ditu horietako batzuk Asier Arangurenek.
Realak Europako ibilbidea zuzendu nahi du, Lillestrom talde norvegiarrari irabazita
Lillestromek eta Realak lotura berezia dute, Hans Erik Odegaard talde norvegiarraren entrenatzailea Martin Odegaard Arsenaleko erdilariaren aita baita. Ødegaardek 2019-20 denboraldian talde txuri-urdinean jokatu zuen.
Zubeldia: “Europan ez ditugu nahi genituen emaitzak lortu, bihar daukagu salto hori emateko aukera”
Realak Lillestromen aurka jokatuko du bihar Europa Ligan. Norvegian egin duten prentsaurrekoan, Igor Zubeldiak azaldu du Lillestrom talde azkarra dela oro har, baina beraiek beraien lana egiten badute “asko irabazita” dutela.
Beñat Turrientes: “Pena izan da, hiru puntuak merezi genituelako"
Beñat Turrientes Realeko jokalariak ezin izan du bere etsipena ezkutatu, Union Saint-Gilloise talde belgikarraren zelaian berdinketa (1-1) bildu ondoren.
Realak garaipenari ihes egiten utzi dio azken hasperenean, Lovainan (1-1)
Abagune gutxiko lehen zatiaren ostean, Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako gol batek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Keitak berdinketaren gola egin du azken minutuetan.
Realaren zaleak, Union Saint-Gilloiseren aurkako partidaz gozatzeko prest, Lovainan
500 zale baino gehiago daude Lovainan Realak 18:45ean Europa Ligako bigarren jardunaldian jokatuko duen partidaz gozatzeko.
Reala, Lovainan irabaztera behartuta
Belgikako Union Saint-Gilloise taldeari bisita egiteko, Matarazzok ezin izango du Jon Mikel Aramburu erabili, eta Luken Beitia harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko prest egongo, biak min hartuta daudelako. Orri Oskarsson aurrelari islandiarra deialdira itzuliko da, ligako azken partidan zigortuta egon ondoren.
Sergio Gomez, Saint-Gilloiseren aurkako partidari buruz: “Oso neurketa berezia izango da niretzat"
Reala Belgikan da, Union Saint-Gilloise talde arriskutsuaren aurka jokatzeko. Partida aurreko prentsaurrekoan, Sergio Gomez jokalari txuri-urdinak Anderlechten eman zuen denboraldia (21/22) gogora ekarri du.
Erik Bretos: “Ez da erraza izango, Union Saint-Gilloise talde indartsua eta fisikoa da"
Realaren futbol zuzendariak, Erik Bretosek, talde txuri-urdinak ostegunean Europa Ligan izango duen aurkaria aztertu du, Union Saint-Gilloise, alegia. Realak, Bournemouthen aurka Anoetan galdu ostean, Belgikara egingo du bidaia, irabaztera behartuta.
Lehen zati eskas batek Reala zigortu du Bournemouthen aurrean, Europako estreinakoan (1-2)
Kluivertek eta Rayanek aurretik jarri dituzte ingelesak Bournemouth jaun eta jabe izan den lehen zatian. Hala ere, aldageletatik bueltan Matarazzoren jokalariek zelaia makurtu dute, eta berdintzeko zorian egon dira Sergio Gomezen bitartez aldea murriztu ostean.
Reala Europara itzuliko da gaur, eta Bournemouth talde ingeles debutaria izango du aurkari
Talde ingelesaren bisitarako, Matarazzok ezin izango ditu Aramburu eta Igor Zubeldia erabili. Marco Rose entrenatzailearekin hamabosgarren postuan dago Ingalaterrako taldea Premierreko sailkapenean, lau partidatan hiru berdinketa eta porrot batekin.
Carlos Soler: “Ilusioaz hitz egiten da aldagelan"
Realaren erdilaria ilusioz gainezka agertu da asteazken honetan, talde txuri-urdinaren Europako debuta dela eta. Era berean, Pellegrino Matarazzo entrenatzaileak anbiziotsu dabilela adierazi du Bournemouthen aurkako partidaren bezperan. Helburua sailkapeneko zortzi onenen artean amaitzea dela esan du, baina "pausoz pauso" joatearen alde agertu da.
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Hector Fort eta Mamadou Sarr aurkeztu ditu
Realak fitxaketa berriak aurkeztu ditu, Hector Fort eta Mamadou Sarr. Bartzelonako hegalekoak adierazi du “asoziazio gaitasun handia” duen jokalaria dela. Chelseak utzitako atzelariak, berriz, “jarraikortasunarekin jokatzea” falta zaiola adierazi du. Biak ala biak klubari laguntzeko nahia argi erakutsi dute.
Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Matarazzo, Europa Ligako zozketari buruz: “Oso pozik nago zozketaren emaitzarekin"
Realeko entrenatzailea Realari egokitutako aurkariez aritu da. Donostiarrek Juventus, Olympique Lyon, Crystal Palace, Bournemouth, Viktoria Plzen, Torreense, Union SG eta Lillestrom taldeekin neurtuko dituzte indarrak.