Unai Simonek Yashin Garaikurra irabazi du eta 2026an munduko atezainik onena da
Athleticeko atezainak Urrezko Baloiaren galan eskuratu du izen handiko garaikur hori, Londresen, astelehenean.
Unai Simonek 2026ko Yashin Saria irabazi du. Argazkia: Europa Press.
Unai Simon Athleticeko atezainak 2026ko Yashin Garaikurra irabazi du, astelehenean, Londresen, Urrezko Baloiaren galan. Horrenbestez, Murgiako atezaina aurtengo munduko atezainik onena da; historian, golardo hori lortzen duen lehenengo euskal atezaina da, eta Urrezko Baloiaren barnean banakako sari bat erdiesten duen aurreneko euskal futbolaria.
2026an, Simonek Munduko Txapelketa irabazi du, Espainiako selekzioko kide bezala; txapelketa horretan, arabarrak zortzi partida jokatu zituen, eta gol bakarra sartu zioten.
Simonek, 29 urtekoa bera, profesional bezala, Zamora Garaikurra du irabazita, 2023-2024 denboraldian, EA Sports Ligan golik gutxien jaso zituen atezaina izan baitzen. Gainera, murgiarra, Athleticekin, Errege Kopa du eskuratuta, 2023-2024 denboraldian, eta, Espainiako Selekzioarekin, munduko txapeldun ez ezik, 2024ko Eurokopako txapelduna ere izan zen; 2020ko Olinpiar Jokoetan (2021ean jokatu zituzten), zilarrezko domina erdietsi zuen.