Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Realak badaki zein egutegi izango duen. Argazkia: EFE.
UEFAk Europa Ligako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu, baita horien ordena ere. Realak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta, Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka izango da, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Txuri-urdinek partida hauek jokatuko dituzte:
- 2026ko irailaren 17an, 21:00etan, AFC Bournemouthen aurka, Anoetan.
- 2026ko urriaren 15ean, 18:45ean, Royale Union Saint-Gilloiseren aurka, etxetik kanpo.
- 2026ko urriaren 22an, 21:00etan, Lillestrøm SK taldearen aurka, etxetik kanpo.
- 2026ko azaroaren 5ean, 18:45ean, Olympique Lyonen aurka, Anoetan.
- 2026ko azaroaren 26an, 21:00etan, Crystal Palace FC taldearen aurka, etxetik kanpo.
- 2026ko abenduaren 10ean, 21:00etan, SCU Torreenseren aurka, Anoetan.
- 2027ko urtarrilaren 21ean, 18:45ean, FC Viktoria Pilsenen aurka, Anoetan.
- 2027ko urtarrilaren 28an, 21:00etan, Juventusen aurka, etxetik kanpo.