Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala, Lovainan irabaztera behartuta

Belgikako Union Saint-Gilloise taldeari bisita egiteko, Matarazzok ezin izango du Jon Mikel Aramburu erabili, eta Luken Beitia harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko prest egongo, biak min hartuta daudelako. Deialdira itzuliko dena, Orri Oskarsson aurrelari islandiarra da, ligako azken partidan zigortuta egon ondoren.

SAN SEBASTIÁN, 17/09/2026.- El defensa de la Real Mamadou Sarr celebra el 1-2, durante el partido de la Liga Europa que Real Sociedad y Bournemouth disputan este jueves en el estadio de Anoeta, en San Sebastián. EFE/Juan Herrero

Txuri-urdinek porrota jaso zuten Bournemouth talde ingelesaren aurka, Anoetan. Argazkia: EFE

Realak, Europa Liko estreinako partida Bournemouthen aurka Anoetan galdu ondoren, Belgikan jokatuko du ostegun honetan Union Saint-Gilloise talde arriskutsuaren kontra. Partida ez da Saint-Gilloiseren futbol-zelaian jokatuko, Lovainako Den Dreef estadioan baizik.

Pellegrino Matarazzoren taldea Europako estreinakoan jasotako 1-2koa lehenbailehen konpontzen saiatuko da. Hala ere, Ligako bere azken partidan, talde donostiarrak garaipena lortu zuen A Coruñako Deportivoren aurka (3-2). Txuri-urdinek 3-0eko abantailaz gozatu zuten, nahiz eta Pablo Marinek txartel gorria ikusteak eta kontrako penalti batek markagailua estutu zuten, tentsio handiko azken txanpan.

Iragarkia
Erik-Bretos-ST. GILLOISE-REAL SOCIEDAD-Europa-League
18:00 - 20:00

Realaren deialdia

Belgikako taldeari bisita egiteko, Matarazzok ezin izango du Jon Mikel Aramburu erabili; hegalekoak zigor partida bete zuen, baina aurreko astean min hartu zuen soleoan. Luken Beitia harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko moduan egongo, orkatila bihurritu baitzuen Ligako partidaren osteko entrenamenduan.

Deialdira itzuliko dena, Orri Oskarsson aurrelari islandiarra da, Ligako azken neurketan zigortuta egon ostean.

Non jokatuko da norgehiagoka?

Union Saint-Gilloisek bere ohiko eszenatokitik urrun jokatuko du, Stade Joseph Marien futbol-zelaiak UEFAren araudia betetzen ez dutelako. Partida 30 kilometrora jokatuko da, Lovainan, OH Leuvenen zelaian, Union Saint-Gilloiseren azken aurkariaren (1-1) etxean, alegia.

Iragarkia
Sergio-Gomez-Union Saint-Gilloise-Europa-League
18:00 - 20:00

Nola heltzen da aurkaria neurketara?

Talde bruselarra Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka 0-3ko garaipenarekin estreinatu zen txapelketa kontinentalean. Bestalde, sei garaipen eta bi berdinketa lortu ditu Belgikako ligan, eta laugarren postuan da sailkapenean, Gante liderrarengandik bi puntura.

David Hubertek zuzendutako taldeak Belgikako erasorik golegileena du, 22 golekin, baita defentsarik onena ere, soilik lau gol hartuta, nahiz eta joan den igandean OH Lovainaren aurka berdindu zuen etxean (1-1).

Erasoko baliabide nagusien artean Relebohile Mofokeng hegoafrikarra (hiru gol ligan eta Pilsenen lehen goleko egilea) eta Besfort Zeneli suediarra (bi gol eta lau asistentzia Belgikako ligan) ditu Saint-Gilloisek.

Hutsune ugari

Hala ere, Hubertek ezin izango ditu erabili Kevin Mac Allister, Ross Sykes, Ondrej Kricfalusi, Rob Schoofs, Kevin Rodríguez eta Ilan Hurtevent, ezta zigortuta dauden Raul Florucz, ligako golegile nagusia, eta Adem Zorgane ere. Bestalde, Ivan Pavlic eta Anouar Ait El Hadj ez daude Europa Ligan izena emanda.

Gainera, Mateo Biondicek hanka batean arazoak ditu. Pilsenen gola egin zuen, baita Anberesen aurkako Ligako garaipenean ere (0-2). Hubert entrenatzailearentzat albiste ona Kamiel Van de Perreren itzulera da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X