EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak ezin izan du punturik batu Sanchez-Pizjuanen, Sevillaren aurka (2-0)

Jagoba Arrasate berriro entrenatzaile dabilela etxetik kanpo jokatutako lehenengo partidan, Sevillak Nafarroako taldea garaitu du; Isaac Romerok, 24. minutuan, eta Felix Correiak, 82.ean, neurketako bi golak sartu dituzte. 

Moncayola eta Catena (Osasuna)

Osasunak ezin izan du punturik batu, Sevillan. Argazkia: EFE.

Osasunak galdu egin du, 2-0, Sevillaren aurka, Ramon Sanchez-Puzjuanen, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako hamargarren jardunaldian, astelehen gauean. Isaac Romerok, 24. minutuan, eta Felix Correiak, 82. minutuan, neurketako golak egin dituzte. Hala, Osasunak, sailkapenean, hamaika puntu dituela jarraitzen du, eta, behin-behinean, hamabigarren postuan dabil. 

Sevilla vs Osasuna (2-0): partidako laburpena

Osasunak indartsu ekin dio norgehiagokari, baina, joko ona egin arren, ezin izan du golik sartu aurreneko minutu horietan, eta Sevillak, ordea, sortutako lehenengo aukeretako bat baliatu du aurretik jartzeko; Isaac Romerok, 24. minutuan, ezkerrez egindako jaurtiketa eder baten bidez, aurretik jarri du Andaluziako taldea.

1-0: Isaac Romero

Neurketako azken txanpan, Osasuna banakoaren bila zebilela, Sevillak bigarren gola lortu du. Felix Correiak egin du, 82. minutuan, kontraeraso batean. Gol horrekin, amaitu egin dira talde gorritxoak Sanchez-Pizjuanetik zerbait eramateko zuen aukera, eta, azken finean, ia-ia amaitu egin da partida. 

2-0: Felix Correia

Publizitatea
X
Publizitatea
X