Munduko Futbol Txapelketa
2023/07/25 - 16:52
Filipinek ezustean harrapatu dute Zeelanda Berria (0-1) eta Suitzak Norvegiari eutsi dio (0-0)
Emaitza hauekin, A Multzoan Suitza da liderra lau punturekin eta Norvegia azken postuan da, puntu bakarrarekin.
2023/07/25 - 12:20
Kolonbiak garaipen irmoa lortu du Hego Korearen aurka (2-0)
Hiru puntu horiekin, Kolonbia H multzoko bigarren postuan kokatu da, Alemania lidergoan dela, Marokori bere debutean emandako 6-0eko jipoiari esker.
2023/07/24 - 19:48
Brasilek ez dio aukerarik eman Panamari Ary Borgesen hiru golekin (4-0)
Brasildarrek ez dute zailtasunik izan Erdialdeko Amerikako selekzioari gailentzeko, eta erakustaldia emateko, titulua irabazteko faboritoetako bat dela baieztatuz.
2023/07/24 - 17:47
Alemaniak garaipen erosoa erdietsi du Marokoren aurka (6-0)
Alemaniako selekzioa nagusi izan da eta aurkariaren defentsako ahuleziak aprobetxatzen jakin du.
2023/07/24 - 14:31
Italiak 1-0 irabazi dio Argentinari
Italiarrek garaipena lortu dute Cristiana Girellik 87. minutuan sartu duen golari esker, Australiako Munduko Txapelketan eta Zeelanda Berrian jokatutako lehen partidan.
2023/07/23 - 21:18
Frantziak ezin izan du Jamaika gainditu (0-0)
Frantziako eta Jamaikako selekzioek berdindu egin dute golik gabeko partida oso parekatuan. Lehia 10 jokalarirekin bukatu arren, jamaikarrek emaitza ona lortu dute selekzio indartsu baten aurka.
2023/07/23 - 14:03
Suediak markagailua irauli du Hegoafrikaren aurka azken minutuan (2-1)
Suediako selekzioak 2-1 irabazi dio Hegoafrikari, Fridolina Rolfö eta Amanda Illestedten golekin Hildah Magaiaren hasierako golari buelta ematea lortu duen partidan.
2023/07/22 - 20:14
Ingalaterrak eta Danimarkak garaipena lortu dute Haitiren eta Txinaren aurka D multzoko lehen jardunaldian
Bi selekzioek 1-0 emaitzarekin irabazi dute. Ingalaterrako taldearen garaipenaren gola Georgia Stanwayk sartu du, penaltiz, eta Amalie Vangsgaardek, berriz, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.
2023/07/22 - 17:23
Garaipen erosoa erdietsi du AEBko selekzioak Vietnamen aurka (3-0)
Ameriketako Estatu Batuak 3 eta 0 irabazi du Vietnamen aurka, Emakumezkoen Munduko Txapelketako E Multzoan jokatutako partidan. Sophia Smith eta Lindsey Horan izan dira golegileak.
2023/07/22 - 16:06
Japoniak 5-0 irabazi dio Zambiari
Japoniako futbol selekzioak 5-0 irabazi dio Zambiari FIFAren Munduko Kopako C multzoko lehen jardunaldian, Miyazawak (2), Tanakak, Endok eta Uekik egindako golei esker.
2023/07/21 - 12:01
Suitza, A multzoko lehen tokian, Filipinak 2-0 mendean hartu ostean
Bachmannen eta Piubelen golei esker, Suitzako selekzioa A multzoko liderra da, Zeelanda Berriari gol bateko aldea ateratzen baitio.
2023/07/20 - 18:55
Catleyk, penaltiz, garaipena eman dio Australiari Irlandaren aurka (1-0)
Etxekoek uste baino gehiago sufritu dute Munduko Txapelketan debuta egin duen Irlandako taldea mendean hartzeko.
2023/07/20 - 15:46
Zeelanda Berriak ezustekoa eman du estreineko partidan, Norvegia garaituta (1-0)
Etxeko taldeak garaipenarekin ekin dio Munduko Txapelketari, Wilkinsonek 48. minutuan sartutako golari esker.
2023/06/30 - 16:36
Irene Paredes eta Oihane Hernandez, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako deialdia eskaini du. Azkenean, deialditik at geratu dira Elene Lete eta Oihane Hernandez euskal jokalariak.
2023/06/12 - 20:54
Elene Lete, Irene Paredes, Oihane Hernandez eta Maite Oroz, Munduko Txapelketarako Espainiaren lehen zerrendan
Jorge Vilda Espainiako hautatzaileak 30 jokalarik osatutako zerrenda iragarri du; behin-behineko zerrenda da. Munduko Txapelketa Australian eta Zeelanda Berrian jokatuko dute, eta uztailaren 20an hasiko da.
2023/03/16 - 17:57
FIFAk berriro hautatu du Gianni Infantino presidente
Gianni Infantinok gaur hasiko duen agintaldia bigarrena da; izan ere, Joseph Blatterrek 2015eko ekainean hasitakoa osatzeko aukeratu zuten lehenik.
2023/03/01 - 19:11
Just Fontaine futbolari frantziarra hil da, Munduko Txapelketa batean gol gehien sartu zituen jokalaria
Reimseko izarra izan zen, eta 1958ko Munduko Txapelketaren golegile nagusiena, 13 gol sartuta.
2023/02/28 - 13:05
Alexia Putellasek eta Leo Messik irabazi dute The Best saria, 2022ko futbolari onena nabarmentzen duena
Mary Earps eta Emiliano "Dibu" Martinez dira iazko atezainik onenak, FIFAk astelehen gauean nabarmendu duenez.
2022/12/30 - 16:16
Pele, inork ahaztuko ez duen jokalaria
Edson Arantes Do Nascimiento, 'Pele', futbolari handiaren heriotzak hunkitu egin du kirol mundua. Hogeigarren mendeko kirolaririk distiratsuenetakoa izan zen, eta lortutako garaipenez harago, jokoari egindako ekarpena izan da bere ondare nagusia.
2022/12/29 - 21:40
Pele hil da, 82 urterekin
Edson Arantes do Nascimento 'Pele' futbolari brasildarra, inoizko futbolari onenetarikotzat jotzen dena, 2022ko abenduaren 29an hil da, minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz.