2026KO MUNDIALA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brobbeyk eta Gakpok menderatu dute Suedia (5-1)

Ronald Koemanen selekzioak mendean hartu du Suediakoa, Sunderlandeko aurrelariaren bi golekin, Liverpooleko hegalekoaren beste birekin eta Summervilleren beste batekin, eta F multzoko lehen postua eskuratu du, Tunisiaren eta Japoniaren arteko partida jokatu aurretik.

Países Bajos celebra unos de los goles de Gakpo.
Herbehereak Gakporen goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE.

Herbehereetako selekzioak 5-1 menderatu du Suediakoa, eta Munduko Txapelketako F multzoko lehen postua eskuratu du horrela. Brobbeyk eta Gakpok (bakoitzak 2 gol egin ditu) eta Summervillek eman diote garaipena Ronald Koemanen selekzioari. Suediaren gola Elangak sartu du.

Lehen minutuetan, erosoago aritu da Herbehereetako selekzioa, joko oso praktikoa eta eraginkorra eginez, baloia hegaletara eramanez eta areara erdiratuz. Eta horrela iritsi dira lehen bi golak, Brian Brobbeyren eskutik. Lehenengoan, 5. minutuan, Gakpok ezkerretik erdiratu du, eta bigarrenean, 16.ean, Dumfriesek gauza bera egin du eskuinetik.

Hidrataziorako etenaldiari esker, suediarrek euren jokoa berrantolatu ahal izan dute, eta, ondorioz, aukera gehiago eta hobeak izan dituzte lehen zatiko azken txanpan. Hala ere, Gyokeresek eta Ayarik ezin izan dituzte euren aukerak aprobetxatu. Verbruggen atezain herbeheretarrak geldiketa oso onak egin ditu, besteak beste Arsenaleko aurrelariak area ertzetik jaurtitako falta bati erantzun bikaina emanez. 44. minutuan, Lagerbielkek buruz egin du Suediaren gola, geldikako jokaldi batean, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du.

Bigarren zatian, Suediak beste kolpe bat jaso du, aldegeletatik itzuli baino ez. Izan ere, 47. minutuan, Gakpok sare barrura bidali du Dumfriesek eskuinetik egindako erdiraketa ona. Sententzia 6 minutu geroago etorri da, Gakpok bere bigarrena egin baitu (4-0).

Suediako selekzioa burua altxatzen saiatu da orduan, eta lerroak aurreratu ditu berriro. Ayari urrutitik saiatu da beste behin, baina alferrik. Bigarren zatian zelairatu den suediar batek bai asmatu du ate aurrean, Elangak, 58. minutuan, Verbruggen atezaina gainditu baitu.

Bazirudien Graham Potterren taldeak erreakzionatu egingo zuela, gora egin duelako gol gehiagoren bila. Hala ere, lehen zatian ez bezala, hidrataziorako pausak aurkariari egin dio mesede oraingoan, Herbehereetako selekzioak defentsan berrantolatzeko aukera izan baitu. Gainera, Summervillek 5-1ekoa egin du 88. minutuan.

F multzoko azken jardunaldian, Herbehereetako eta Tunisiako selekzioen arteko partida jokatuko da, eta Suediak Japonia izango du aurkari. 

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X