Egiptok Zeelanda Berria menderatu du (1-3), eta Uruguaik eta Cabo Verdek berdindu dute (2-2), Munduko Txapelketan
G multzoan, Egipto, Zeelanda Berriari gailenduta, lider dabil, lau puntu eskuratuta, eta H multzoan, ordea, Urugaik eta Cabo Verdek bina puntu dituzte, eta sailkapenean lau puntu dituen Espainiaren atzetik dabiltza, hirugarren eta azken jardunaldia gelditzen dela.
Mohamed Salahk sartu du Egiptoren bigarren gola, Zeelanda Berriaren aurka. Argazkia: EFE.
Egiptok Zeelanda Berria menderatu du, 1-3, G multzoan, eta Urugaik eta Cabo Verdek berdindu egin dute, 2-2, H multzoan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako multzo faseko bigarren jardunaldian, astelehen goizaldean. Hala, G multzoan, Egipto lider dabil, lau puntu eskuratuta, eta H multzoan, ordea, Urugaik eta Cabo Verdek bina puntu dituzte, eta sailkapenean Espainiaren atzetik dabiltza (lau puntu ditu), hirugarren eta azken jardunaldia gelditzen dela.
Testuinguru horretan, Vancouverren, Egiptok Zeelanda Berria hartu du mendean, bigarren zatian, eta balio handiko garaipena erdietsi du. Finn Surmanek, 15. minutuan, Zeelanda Berria aurretik jarri du, baina Egiptok, bigarren zatiko bederatzi minututan, bi egin ditu, eta markagailuari buelta eman dio; Mostafa Zikok eta Salahk egin dituzte gol horiek, 58. eta 67. minutuetan. Trezeguetek, 82. minutuan, markagailua biribildu du, 1-3koa sartuta. Horrenbestez, G multzoan, Egipto dabil aurreneko postuan, lau puntu eskuratuta, Iranek eta Belgikak bina puntu dituzte, eta Zeelanda Berriak, oraingoz, bat du.
Miamin, Uruguaik eta Cabo Verdek bina berdindu dute, bizi-bizia izan den norgehiagokan. Cabo Verdeko Kevin Pinak sartu du partidako lehenengo gola, 0-1ekoa, 21. minutuan, baina Uruguaik, atsedenaldira joan baino lehen, 44. minutuan eta lehen zatiko luzapenean, aurretik jartzea lortu du, Araujoren eta Canobbioren golen bidez. Marcelo Bielsa Athleticen entrenatzaile ohiak zuzentzen duen selekzioak, baina, ezin izan dio emaitzari eutsi, Cabo Verdek bigarren zatiko hamaseigarren minutuan berdinketa egin baitu: Varelak sartu du 2-2ko gol hori. Hala, txapelketako bi jardunaldi jokatuta, H multzoan, Espainia dabil lehen tokian, lau puntu dituela, Uruguaik eta Cabo Verdek bina dituzte, eta Saudi Arabiak bat lortu du, orain arte.
Astelehen arratsaldean eta gauean, eta astearte goizaldean, J eta I multzoetako bigarren jardunaldia izango da jokoan. Partida hauek jokatuko dituzte: Argentina-Austria, 19:00eta; Frantzia-Irak, 23:00etan; Norvegia-Senegal, 02:00etan; eta Jordania-Aljeria, 05:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.