MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Simon, Munduko Txapelketako lehen partida jokatuta, selekzioetako lau txapelketa handitan ibilitako Athleticeko lehen futbolaria da

Atezain murgiarrak 2020ko Eurokopa (2021ean izan zen hori), 2022ko Munduko Txapelketa eta 2024ko Eurokopa jokatu zituen, eta, 2026ko Munduko Txapelketa kontuan izanik, selekzioetako lau txapelketa handi daramatza. Halaber, 2021ean, 2020ko Olinpiar Jokoetan ere aritu zen.

Unai Simón (Munduko Txapelketa)
Unai Simon, Espainia-Cabo Verde partidan. Argazkia: Europa Press.

Unai Simon Athleticeko atezainak, astelehenean, Espainia-Cabo Verde partida jokatu zuen, alegia, Espainiako selekzioak 2026ko Munduko Txapelketan izan duen aurreneko neurketa, eta, horrenbestez, selekzioetako lau txapelketa handitan ibilitako Athleticeko lehen futbolaria da.

Simonek, 29 urtekoa bera, 2020ko Eurokopa (2021ean izan zen hori), 2022ko Munduko Txapelketa eta 2024ko Eurokopa jokatu zituen, eta, 2026ko Munduko Txapelketa kontuan izanik, selekzioetako lau txapelketa handi daramatza. Halaber, 2021ean, 2020ko Olinpiar Jokoetan ere aritu zen.

Atezain arabarrak, Espainiako selekzioan, 58 partida daramatza, internazional bezala. 2020an deitu zuten aurrenekoz, eta titular ibiltzen da Luis de la Fuente entrenatzen duen taldean.

Horrez gain, Simonek, bost partida jokatuta, Agustin Gainzak, Julio Salinasek eta Andoni Zubizarretak beste partida daramatza Munduko Txapelketetan; hortaz, Munduko Txapelketako historian partidarik gehien jokatu dituzten Athleticeko jokalarien zerrendan, soilik Telmo Zarra du aurretik. Hain zuzen ere, aurrelari bizkaitarra, 1950ean, Brasilen, sei neurketatan ibili zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X