Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
Leo Messi, Aljeriaren aurka sartutako hiru goletako baten ostean. Argazkia: EFE.
Leo Messi Argentinako selekzioko futbolariak Miroslav Klose Alemaniako selekzioko futbolari ohiarekin berdindu du, Munduko Txapelketako azken faseetako historiako golegilerik onenetako lehen postuan, 16 gol sartuta. Asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, Messik 16 daramatza bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan (2006, 2010, 2014, 2018, 2022 eta 2026). Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez bi partida gehiago ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
2026ko Munduko Txapelketa hasi aurretik, Messik 13 gol zituen sartuta, alegia, Just Fontaine frantziarrak adina; hori bai, Fontainek Munduko Txapelketa bakarrean lortu zituen denak, 1958an, Suedian. Aljeriari sartu dizkion hiru golak kontuan izanik, Gerd Muller alemaniarra eta Ronaldo Luiz Nazario de Lima brasildarra gainditu ditu; Mullerrek 14 sartu zituen, eta Ronaldok, ordea, 15.
Guztira, Messik 913 gol sartu ditu, orain arte, bere kirol-ibilbidean. Argentinako selekzioan, 200 partida jokatu ditu, eta 120 gol sartu. Lionel Scalonik entrenatzen duen taldeko kapitainak 2006ko ekainaren 16an lortu zuen Munduko Txapelketa batean sartutako bere aurreneko gola, Alemanian, Serbiaren aurka, hain zuzen ere, duela 20 urte.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.