Portugalek eta Cristianok ezin izan dute estreinakoan Kongoko ED sendoa menderatu (1-1)
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioak garaitzea eragotzi du. Portugalen gola Joao Nevesek egin du, Houstonen, neurketako 6. minutuan.
Cristiano Ronaldo, Kongoko atzelari batekin lehian. Argazkia: EFE
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioaren eta Cristiano Ronaldoren garaipen asmoak zapuztu ditu gaur. Bi selekzioen estreinakoa berdinketarekin (1-1) amaitu da.
Portugalen gola Joao Nevesek egin du, buruz, Houstonen, neurketako 6. minutuan.
Gainera, Kongo 52 urte eman ditu Munduko Txapelketan lehiatu barik, eta partida irabazteko aukerarik onena izan du, Cedric Bakambuk baloia zutoinera bidali baitu atsedenaldiaren ondotik.
Portugali erritmoa falta izan zaio, eta Cristiano Ronaldok, bere seigarren Munduko Txapelketan, ez du asmatu izan dituen bi aukeretan.
Cristiano Ronaldoren elastikoz betetako futbol-zelaian, Portugal kosk egitera atera da, eta sei minutu baino ez ditu behar izan Joao Nevesi esker oreka hausteko, Pedro Netok ezker hegaletik egindako erdiraketa aprobetxatuta, burukada bikain batekin. Baina hasiera on horrek ez du segidarik izan.
Paris Saint-Germain taldeko erdilariak hatza zerura zuzendu du gola ospatzeko, istripuan hildako Diogo Jotari omenaldia egiteko.
Lehen zatiko luzapenaren bosgarren minutuan, Arthur Masuakuk egindako erdiraketa baliatu du Wissak banakoa egiteko, eta NRG Stadiumeko zale afrikarren festa piztu du.
Bigarren zatian, Kongok txukun defendatu du, eta kontraerasoan ere ibili da. Bakambuk 77. minutuan Kongori abantaila emateko abagune on bat alferrik galdu du.
Portugalek azken erasoa korner batean egin du, baina Fernandesek indar barik erdiratu du. Portugalen norgehiagoka eskasaren laburpen gisa balio dezake. Cristiano Ronaldo izar beteranoaren taldeak maila igo beharko du hurrengo neurketan.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.