MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suediak bost gol sartu dizkio Tunisiari (5-1), Boli Kostak Ekuador menderatu du (1-0) eta Herbehereek eta Japoniak 2-2 berdindu dute, Munduko Txapelketan

F multzoan, Suedia da lehen liderra, Tunisia jipoituta, eta Herbehereek eta Japoniak puntu bana dute; E multzoan, Boli Kosta bigarren postuan dabil, Alemaniarekin berdinduta, Ekuadorri gailendu eta gero.

Suedia vs Tunisia Munduko Txapelketa

Suediak garaipen handia eskuratu du, Tunisiaren aurka, Munduko Txapelketako bere lehen neurketan. Argazkia: Europa Press.

Suediak Tunez menderatu du, 5-1, Boli Kostak Ekuador hartu du mendean, 1-0, eta Herbehereek eta Japoniak berdindu dute, 2-2, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako multzo faseo lehenengo jardunaldian, igande gauean eta astelehen goizaldean. Horrenbestez, F multzoan, Suedia da lehen liderra, Tunisia jipoituta, eta Herbehereek eta Japoniak puntu bana dute; E multzoan, ordea, Boli Kosta bigarren postuan dabil, Alemaniarekin berdinduta, Ekuadorri gailendu baitzaio.

Testuinguru horretan, Monterreyn, Suediak garaipen handia eskuratu du Tunisiaren aurka, 5-1 irabazita. Yasin Aiarik jarri du aurretik Suedia, zazpigarren minutuan, eta Isakek, 30.ean, 2-0ekoa egin du; Omar Rekikek, lehen zatian, 2-1ekoa sartu du, eta Tunisia partidan sartu da, baina bigarren zatian Suediaren nagusitasuna nabarmena izan da, eta Gyokeresek (59. minutuan), Mattias Svanbergek (84.ean) eta berriro Yasin Aiarik (luzapenean) hiru gol gehiago lortu dituzte Suediarentzat, markagailuan 5-1ekoa jarrita. Hala, selekzio hori da F multzoko liderra.

Filadelfian, Boli Kostak 2026ko Munduko Txapelketako bere aurreneko hiru puntuak eskuratu ditu, Ekuadorri 1-0 gailenduta. Boli Kostari garaipena eman dion gola Diallok sartu du, 90. minutuan. Ekuadorrek hiru aldiz errematatu du zutoinera, eta Boli Kostak, behin. Partida amaituta, Boli Kosta bigarren dabil E multzoan, Alemaniaren atzetik.

Dallasen, Herbehereen eta Japoniaren arteko neurketa bina amaitu da. Lau golak bigarren zatian izan dira: Van Dijkek aurreratu du Herbehereetako selekzioa, 51. Minutuan; Keito Nakamurak egin du banakoa, sei minuturen buruan; Crysencio Summervillek sartu du 2-1ekoa, 64.ean; eta Kamadak, 89. minutuan, puntu bat eman dio Japoniari, 2-2koa eginda. Take Kubo Realaren jokalariak jokatu du partida horretan; Japonia eta Herbehereak puntu bana dutela dabiltza, Suediaren atzetik eta Tunisiaren aurretik. 

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X