Espainiak Cabo Verderen defentsa bikainaren aurka talka egin du (0-0)
Unai Simonek, Laportek eta Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, eta Merino eta Nico Williams bigarren zatian zelairatu dira. Bestalde, Belgikak eta Egiptok bana berdindu dute Seattleko Lumen estadioan.
Mikel Oyarzabal, etsita. Argazkia: EFE
Espainiak debuta egin du Munduko Txapelketan, nork bere kartak erakusteko hasierako partidan. Erritmo eskasa eta baloiaren mugimendu motela izan du Luis de la Fuenteren taldeak, Atlantako futbol-zelaian baldintza klimatiko egokiak izan arren; estalita baitago eta aire girotua baitu. Cabo Verdek, aldiz, defentsa bikainarekin eutsi dio Espainiari, eta puntu bat lortu du bere estreinako neurketan, Munduko Txapelketan (0-0).
Unai Simonek, Laportek eta Mikel Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, eta Merino eta Nico Williams bigarren zatian zehar zelairatu dira. Espainiak ezin izan du garaipena lortu, nahiz eta norgehiagokako abagune argienak izan, ezta Cabo Verdek ere, nahiz eta neurketaren azken txanpan puntu bat baino gehiago biltzeko gol aukera bakarra izan.
Disney Borgesek bere herrialdeko historia liburuetara igarotzeko aukera izan du 89. minutuan. Berea izan da Cabo Verderen lehen errematea, eta Unai Simonek aparteko arazo barik gelditu du.
Belgikaren eta Egiptoren arteko berdinketa
Bestalde, Belgikak eta Egiptok bana berdindu dute Seattlego Lumen estadioan. Horrela, Egiptok bere historian garaipenik lortu gabe jarraitzen du munduko txapelketa batean. Afrikarrak 0-1 aurretik jarri dira markagailuan, baina Romelu Lukaku zelairatu denean neurketa aldatu egin da. Egiptoarrek bere atean sartu dute gola, baina Lukaku tartean zen jokaldian. Berdinketaren gola aurrelari beteranoa zelairatu eta 14 segundora sartu du Belgikak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.