Undaven gol berantiarrak garaipena eman dio Alemaniari Boli Kostaren aurka (2-1)
Alemaniako selekzioak asko sufritutako garaipena lortu du Boli Kostaren aurka 2026ko Munduko Txapelketan, Deniz Undaven bi golei esker. Undavek azken hasperenean egin du behin betiko 2-1ekoa jarri duen gola, 94. minutuan.
Alemaniako jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Alemaniak garaipen garrantzitsua lortu du Boli Kostaren aurka 2026ko Munduko Kopako E Taldeko bigarren jardunaldian, ondo kostata. Partidako protagonista nagusia Deniz Undav izan da, 2 gol egin baititu, azkena luzapenean (94. min), Alemaniari arnasa emateko.
Alemaniak ondo hasi du neurketa, baloiaren jabetza eskuratuz eta erritmoa ezarriz, baina lehen minutuetako nagusitasun hori ez da nahikoa izan markagailuan aurrea hartzeko. Kai Havertz eta Jamal Musiala jokalariek aukerak izan dituzte, baina Boli Kostako selekzioaren atzealdeak sendo eutsi dio hasierako presioari.
Afrikako taldeak saria lortu du 29. minutuan. Franck Kessiek ezker hegaletik hasitako jokaldi bat aprobetxatu du 0-1ekoa egiteko, alemanen arean aldaratze batzuk izan ondoren. Golak Julian Nagelsmannek zuzentzen duen taldearen ahuleziak agerian utzi ditu defentsan, batez ere bigarren aukerak kontrolatzeko.
Atsedenaldira heldu aurretik, Alemaniak markagailua berdintzeko abaguneak izan ditu, baina aurretik izandako arau hausteengatik baliogabetu dituzte bi jokaldi, eta horrek etxekoen frustraziooa areagotu du. Boli Kostak, bere aldetik, espazioak aurkitu ditu aurkariaren areara gerturatzeko.
Bigarren zatian, Nagelsmannek aulkia mugitu du partidaren erritmoa aldatzeko. Erasoko aldaketek sakontasun gehiago eman diote alemanen jokoari, eta aurkaria itotzen hasi dira. 68. minutuan berdindu dute markagailua, Undavek Nadiem Amiriren erdiraketa ona baliatu duenean baloia aurkariaren ate barrura bidaltzeko.
Berdinketa behin betikoa zela zirudienean, Alemaniak saria aurkitu du luzapenean. 94. minutuan, Undavek Boli Kostak defentsan egindako akats bat baliatu du behin betiko 2-1ekoa egiteko.
Bestalde, Manuel Neuer atezainak historia egin du, Munduko Kopan 21. partida jokatuta. Txapelketako atezain beterano eta garrantzitsuenetako bat dugu jada.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.